Sukaldaritza eta mozorroak bihar, herri kirolak etzi
Gaur hasiko dira Loinatz jaietako bigarren asteburuko ekitaldiak. Biharko mozorroen eguna izango da asteburuko egunik nagusiena, baina gainerako egunetan ere nahi adina ekintza egongo dira Beasainen. Gaur, esaterako, Dantzaki eta Gala ballet eskolako i...
Gaur hasiko dira Loinatz jaietako bigarren asteburuko ekitaldiak. Biharko mozorroen eguna izango da asteburuko egunik nagusiena, baina gainerako egunetan ere nahi adina ekintza egongo dira Beasainen. Gaur, esaterako, Dantzaki eta Gala ballet eskolako ikasleek eta irakasleek emanaldia egingo dute San Martin plazan, eta Lauroba eta A pelo y tu taldeek kontzertua Bideluze plazan. Txosnetan Surfin Kaos eta Willis Drumon ariko dira.
Bihar mozorroen eguna izango da, eguneroko itxurak alde batera utzi eta egun batez nahi den horretan bihurtzekoa. Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa ere bihar izango da. Parte hartzaileek 10:00etarako Loinazko San Martin plazan egon behar dute, eta 13:00etan aurkeztu beharko dituzte jatekoak.
Loinatz txirrindu proban parte hartuko duten txirrindulariak ere eguerdia pasata iritsiko dira Gernika pasealekuan egongo den helmugara. Bihar gauean Oihan Vega dj-ak jarriko du musika Bideluze plazan.
Igandean Beasaingo XI. Dantza Topaketa egingo dute: goizean ibiladia herrian zehar eta arratsaldean kalejira eta saioa. Arrano Beltza taldeak antolatuta herri kirol saioa ere etzi da. Aizkolariak eta harrijasotzaileek erakustaldia egingo dute 19:00etan Gernika pasealekuko pilotalekuan.