Elikadura osasuntsuaz hitz egingo dute bihar Barrenan
Ordizian Kirolean asteko egitarauaren barruan, Denboraren kudeaketa eta elikadura osasuntsua izeneko mahai-ingurua egingo dute bihar. Bertan, Piek etxeko Marian Ijurjok eta D’elikatuz zentroko Idoia Noainek parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango ...
Ordizian Kirolean asteko egitarauaren barruan, Denboraren kudeaketa eta elikadura osasuntsua izeneko mahai-ingurua egingo dute bihar. Bertan, Piek etxeko Marian Ijurjok eta D’elikatuz zentroko Idoia Noainek parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango da, Barrena jauregian. Hitzaldiaren ondoren, Altamira jatetxeak eskainitako «katering osasuntsua» izango da.