Elikagaien manipulatzaile ikastaroa egingo dute ekainaren 28an Urretxun
Elikagaien manipulatzaile ikastaroa egingo dute ekainean Urretxun. Elkolab koop. eskainiko du, eta jendeak erakutsi duen interesari erantzungo dio. Kasu honetan ostalaritzara zuzendutako ikastaroa da, eta edukiak Osasun sailak osatu duen Ostalaritzako Plan Orokorrari lotutakoak izango dira. Hala, arrisku handiko elikagaien ikastaroa izango da, ostalaritzako autokontrol plangintzan oinarrituta.
Ekainaren 28an egingo dute ikastaroa, 16:30etik 20:30era Urretxuko kultur etxean. 45 euro kostako da langileentzako eta 35, aldiz, langabetuentzako. Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak 943 533303 telefonora hots egin behar du.