Extremadurar zentroek Legazpin ospatuko dute larunbatean euren eguna
Larunbatean Euskal Autonomia Erkidegoko extremadurar elkarteen topaketa egingo dute Legazpin. Mirandaola parkean batuko dira eta lehiaketak, erromeria eta ume jolasak antolatu dituzte, besteak beste. XXVIII. Extremadurako Herrialde Elkarraldi Jardunaldia izena eman diote topaketari. Urtero batu ohi dira EAEko elkarteak, baina normalean hiriburuetan egiten dituzte topaketak. Legazpiko zentroko kideen eskariz, herri txikietara ere zabaldu dituzte jardunaldiak, hala nola, Legazpira. 10:00etan hasiko dituzte zapatuan ekintzak, Mirandaolako parkean elkarteei harrera eginez. Ordu berean kafearen eta migen dastaketa egingo dute. 12:00ak ingurura arte banatuko dituzte. Legazpiko La Bellota extremadurar zentroak prestatuko du hau eta nahi duten pertsona guztiei doan emango dizkiete bai kafea eta baita migak ere. 12:00etan Legazpiko udal agintarien bisita jasoko du topaketak. Harrera egin ostean, 13:15ean Legazpira etorritako elkarteak bisitatzeko ibilaldia egingo dute agintariekin. Azkenik, 17:30ean dantza saioa egingo dute Saguzaharrak taldearekin. Goizean zehar urdaiazpiko mozte eta kaldereta lehiaketak ere egingo dituzte. 17 elkartek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko extremadurar elkarteen federazioa (FAEDE) eta antolatzaileek guztiak etortzea espero dute. Egin dituzten aurreikuspenen arabera, 800 pertsona inguru batuko dira bihar Mirandaolan. Aspaldiko lagunak ikusteko eguna izango da. Legazpiko La Bellota zentroko lehendakari den Manuel Luengok dioenez, «44 urte daramatzat hemen, baina Extremaduran jaiotakoa naiz, eta gustoko dut egun honetan herrikideekin egotea». Extremadurar [...]
Larunbatean Euskal Autonomia Erkidegoko extremadurar elkarteen topaketa egingo dute Legazpin. Mirandaola parkean batuko dira eta lehiaketak, erromeria eta ume jolasak antolatu dituzte, besteak beste.
XXVIII. Extremadurako Herrialde Elkarraldi Jardunaldia izena eman diote topaketari. Urtero batu ohi dira EAEko elkarteak, baina normalean hiriburuetan egiten dituzte topaketak. Legazpiko zentroko kideen eskariz, herri txikietara ere zabaldu dituzte jardunaldiak, hala nola, Legazpira.
10:00etan hasiko dituzte zapatuan ekintzak, Mirandaolako parkean elkarteei harrera eginez. Ordu berean kafearen eta migen dastaketa egingo dute. 12:00ak ingurura arte banatuko dituzte. Legazpiko La Bellota extremadurar zentroak prestatuko du hau eta nahi duten pertsona guztiei doan emango dizkiete bai kafea eta baita migak ere. 12:00etan Legazpiko udal agintarien bisita jasoko du topaketak. Harrera egin ostean, 13:15ean Legazpira etorritako elkarteak bisitatzeko ibilaldia egingo dute agintariekin. Azkenik, 17:30ean dantza saioa egingo dute Saguzaharrak taldearekin. Goizean zehar urdaiazpiko mozte eta kaldereta lehiaketak ere egingo dituzte.
17 elkartek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko extremadurar elkarteen federazioa (FAEDE) eta antolatzaileek guztiak etortzea espero dute. Egin dituzten aurreikuspenen arabera, 800 pertsona inguru batuko dira bihar Mirandaolan. Aspaldiko lagunak ikusteko eguna izango da. Legazpiko La Bellota zentroko lehendakari den Manuel Luengok dioenez, «44 urte daramatzat hemen, baina Extremaduran jaiotakoa naiz, eta gustoko dut egun honetan herrikideekin egotea». Extremadurar agintariak ere gonbidatu dituzte topaketara eta baita hango telebista ere. «Erreportaia bat egitera etorriko dira. Horrela, etorkin garenon berri ere izango dute han» dio.
Informazio guztia faede.es webgunean aurki daiteke.