Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean Urretxun.
Lurra dantza taldeak XXXII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko du igandean Urretxun. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta hiru lurraldetako dantzari gazteak batuko dituzte.
Hamar dantza talde elkartuko dira igandean Urretxun. Aurtzaka dantza taldea (Beasain), Altsasuko dantzariak (Altsasu), Ereintza (Orereta), Etorkizuna (Etxarri), Gure Txeru (Getaria), Korosti (Legazpi), Kriskitin (Durango) eta Tantirumaru (Lesaka) taldeak batuko zaizkie Irrintzi eta Lurra dantza taldeei.
12:00etan batuko dira dantzariak Urretxuko Pagoeta plazan. Ordu horretan hasita, dantza saioak eskainiko dituzte Urretxuko kaleetan zehar, ordubetez, 13:00ak arte. Herri guztia zeharkatuko dute kalejiran. 13:30ean Gernikako Arbola plazara helduko dira, eta hemendik bazkaltzera joango dira.
Arratsaldean, azkenik, dantza ekitaldia eskainiko dute talde guztiek Gernikako Arbolan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria edo eguraldi kaxkarra egiten badu, Ederrena pilotalekuan ospatuko dute arratsaldeko jaialdia