Uztailaren 1ean bukatuko da bertsopaper lehiaketan lanak aurkezteko epea
Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketak XX. urtea beteko du aurten. Argi Berri elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute urtero. Parte hartzeko epea zabalik dago, eta uztailaren 1era bitartean jasoko dituzte lanak. Adin ezberdinetako bertsozaleek part...
Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketak XX. urtea beteko du aurten. Argi Berri elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute urtero. Parte hartzeko epea zabalik dago, eta uztailaren 1era bitartean jasoko dituzte lanak.
Adin ezberdinetako bertsozaleek parte har dezakete, hiru mailatan banatuta: gaztetxoak (13 urte arte), gazteak (14-18 urte) eta helduak (1992an edo aurretik jaiotakoak). Gaztetxoen mailan, Nik euskaraz, zuk zergatik ez? gaiari erantzunez egin beharko dituzte bertsoak. Gazteen eta helduen mailan berriz, gai librean aritu ahal izango dute.
Bi gutunazal bidali behar dira. Batean, bertsoak sartu behar dira, ordenagailuz idatzita eta izenordez sinatuta. Bertso horiek, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Beste gutunazalean, egilearen datuak, izenordearekin batera. Lanak Argi Berri elkartera (Gipuzkoa Kalea, 15-behea, 20240, Ordizia) edo aitor-c@ahize.aek.org helbide elektronikora bidali behar dira.
Sari banaketa, irailean
Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sariak, irailaren 11n emango dituzte, Ordiziako Euskal Jaien barruan. Maila bakoitzean, hiruna sari emango dituzte. Helduetan 500 eurokoa da sari nagusia, gazteetan 300 eurokoa eta gaztetxoetan 200 eurokoa.