Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak gose greba hasi du
Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarra gose greban dago ekainaren 20tik. Frantziar estatuan zegokion sei urteko kondena ekainaren 30ean beteko du, eta Frantziatik kanporatzean, Espainiako Polizia Nazionalaren esku gera daiteke. Hori salat...
Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarra gose greban dago ekainaren 20tik. Frantziar estatuan zegokion sei urteko kondena ekainaren 30ean beteko du, eta Frantziatik kanporatzean, Espainiako Polizia Nazionalaren esku gera daiteke. Hori salatzeko dago gose greban Mendizabal.
Ordiziako Anmistiaren Aldeko Mugimenduak, Espainiako Polizia Nazionalaren esku geratuz gero Mendizabalek «izan ditzakeen ondorien» beldur da.
Anmistiaren Aldeko Mugimenduak Mendizabalen familia jasaten ari den «ezjakintasun egoera» ere salatu nahi izan du.
Horregatik Anmistiaren Aldeko Mugimenduak hileko azken ostiraleko konzentrazioan parte hartzeko deia egin die ordiziarrei. Konzentrazioa gaur, arratsaldeko 20:00etan egingo dute Ordizako Plaza Nagusian, Entregarik ez! Euskal preso politikoak Euskal Herrira lemapean.
Ekain Mendizabal 2006ko azaroaren 29an atxilotu zuten, Zigor Garro eta Marina Bernardo ustezko ETAkideekin batera, Frantziako Quezac herrian. Hirurei. ETAko kide izatea egotzi zien Frantziako justiziak. Epaiketa, urte hartako maiatzen 3 eta 4an egin zuten, Parisen.
Mendizabal, 1998ko urtarrilaren 27an atxilotu zuten lehen aldiz eta otsailaren 2an kartzelaratu zuten. Urte bereko ekainaren 16an lortu zuen baldintzapeko askatasuna.
2006ko azaroan atxilotu zutenetik, Fresneseko (Frantzia) kartzelan egon da, Ordiziatik 846 kilometrora.