Ertzaintza gaztetxean sartu eta hiru gazte identifikatu dituela salatu dute
Ordiziako Gaztetxeko kideek salatu dutenez, bart gauean herritarrez jantzitako bi ertzain “inongo identifikaziorik gabe” sartu ziren gaztetxera, musika altuegi zegoela esanez. Hori entzunda, gazteek musikaren bolumena jaitsi zuten, “o...
Ordiziako Gaztetxeko kideek salatu dutenez, bart gauean herritarrez jantzitako bi ertzain “inongo identifikaziorik gabe” sartu ziren gaztetxera, musika altuegi zegoela esanez. Hori entzunda, gazteek musikaren bolumena jaitsi zuten, “oztoporik jarri gabe”. Behin barruan ordea, euskal presoen argazkiak eta kartelak begiratzen hasi ziren, baita batzuk kendu ere. Gaztetxean zeuden adin txikiko hiru lagun identifikatu zituzten.
Ondoren, uniformedun beste sei ertzain agertu ziren gaztetxean. Horiek, “hainbat argazki atera zituzten gaztetxeko paretetan zeuden pegatina eta kartel batzuei, baita presoen argazkiei ere”. Goiko pixua ere erregistratu zuten, eta “mehatxuen artean, epaileari bertan aurkitutako datuak bidaliko zizkiotela” jakinarazi zieten, “ondorioak epailearen esku” utziz.
Gaztetxeko kideek, “horrelako erasoei gogor erantzuteko eta tinko mantentzeko” deia egin dute.