Ordizian Merkatari Elkarteak ‘Ordizian, ate irekiak’ ekimena jarri du martxan
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo Sailak eta Ordizian Merkatari Elkarteak, herriko merkatariei eta ostalariei herriko historia, kultura, ondarea eta baliabide turistikoen berri emateko jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Jardunaldiaren helburua merkatariak eta ostalariak Ordiziako «anfitrioi on» izatea da. Horrela, bezero-bisitariei ematen zaien ohiko kalitatezko arretari balio erantsia gehitu nahi diote. Ekimena Ordizian, Ate Irekiak lemapean egingo da. Gainera, Ordizako Azokare n V. mendeurrenean aurreikusten den bisitari gorakada prestatzeko ikastaroa ere izan nahi du ekimen honek. Azokaren V. mendeurrena, 2012an ospatuko da. Jardunaldia astelehen eguerdian egingo dute. 13;00etan D’Elikatuz Interpretazio Zentrora bisita gidatua egingo dute. Ordiziako merkatariek eta ostalariek turismo bulegoa, Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, bisita gidatua egingo dute kasko historikoan. Jardunaldian parte hartuko dutenek, bazkaria izango dute 14:30etan. Zubibi jatetxean elkartuko dira otordua egiteko. Ordizian elkarteko kideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 20 euro. Ordizia, oporretan ere irekita D’Elikatuz Zentroak eta ostalariek uztailerako eta abuzturako beste ekimen bat ere antolatu dute. Ordiziako tabernetan D’Elikatuz Zentroko sarrera aurkezten duenak, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango du. Astezteazkenetan, Ordiziako azokaren jatoria eta bilakaera azaltzen duen bisita gidatuak antolatu dituzte. Bisitak, goizeko 10:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Bisita horietan, azokari [...]
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo Sailak eta Ordizian Merkatari Elkarteak, herriko merkatariei eta ostalariei herriko historia, kultura, ondarea eta baliabide turistikoen berri emateko jardunaldia antolatu dute elkarlanean.
Jardunaldiaren helburua merkatariak eta ostalariak Ordiziako «anfitrioi on» izatea da. Horrela, bezero-bisitariei ematen zaien ohiko kalitatezko arretari balio erantsia gehitu nahi diote. Ekimena Ordizian, Ate Irekiak lemapean egingo da.
Gainera, Ordizako Azokare n V. mendeurrenean aurreikusten den bisitari gorakada prestatzeko ikastaroa ere izan nahi du ekimen honek. Azokaren V. mendeurrena, 2012an ospatuko da.
Jardunaldia astelehen eguerdian egingo dute. 13;00etan D’Elikatuz Interpretazio Zentrora bisita gidatua egingo dute. Ordiziako merkatariek eta ostalariek turismo bulegoa, Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, bisita gidatua egingo dute kasko historikoan.
Jardunaldian parte hartuko dutenek, bazkaria izango dute 14:30etan. Zubibi jatetxean elkartuko dira otordua egiteko. Ordizian elkarteko kideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 20 euro.
Ordizia, oporretan ere irekita
D’Elikatuz Zentroak eta ostalariek uztailerako eta abuzturako beste ekimen bat ere antolatu dute. Ordiziako tabernetan D’Elikatuz Zentroko sarrera aurkezten duenak, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango du.
Astezteazkenetan, Ordiziako azokaren jatoria eta bilakaera azaltzen duen bisita gidatuak antolatu dituzte. Bisitak, goizeko 10:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Bisita horietan, azokari bururuzko ikus-entzunezkoa eta azoka bera erakutsiko dituzte.
Larunbatetan, 12:00etan, Ordiziako kasko historikoan doako bisitak egiteko aukera ere eskainiko dute, ekimenaren barruan.
Aurtengoan, berrikuntza bezala, D’Elikatuz zentroaren Aula Gastonomikoan parte hartzeko aukera emango zaio bisitariari, Ordiziako Azokan egun ahaztezin bat pasazeko aukera eskainiz. Jarduera guztia, sukaldari baten konpainian egiten da, hau izango baita asteazkenero inguruko baserritarrak ekartzen dituzten garaiko produktuak aurkezten lagunduko diena. Platerak prestatu eta dastatu ere egingo dituzte.