Suaren inguruan mokadua egingo dute gaur Altzagan
Altzagan San Joan bezperako suaren inguruan festatxoa antolatu du Udalaren Kultura Batzordeak, gaur gauerako. Giroa jartzeko, lehenik, 20:30ean sardina erreak jateko aukera izango da, baita hirugiharrea eta txorizoa ere; edateko, sagardoa. Helduak 5 eu...
Altzagan San Joan bezperako suaren inguruan festatxoa antolatu du Udalaren Kultura Batzordeak, gaur gauerako. Giroa jartzeko, lehenik, 20:30ean sardina erreak jateko aukera izango da, baita hirugiharrea eta txorizoa ere; edateko, sagardoa. Helduak 5 euro ordaindu behar du. Ondoren San Joan sua piztu, eta inguruan dantza egingo dute.