‘Euslandia’ liburua argitaratu du Miriam Luki kazetari urretxuarrak
Miriam Luki kazetari urretxuarrak Euslandia liburua argitaratu du. Mondragon Unibertsitateak, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondoa egin zuen 2009an, eta hango gogoetetan oinarrituta atera du liburua Goierriko Hitzako kazetariak. Gaur aurkeztu duten liburuak, ikastaroan landutako poema, komiki, abesti, transkripzino eta beste hainbat elementu jasotzen ditu. Liburuaren diseinua eta irudiak, beste goierritar batek, Concetta Probanzak, egin ditu.
Duela ia bi urte, 2009an, egin zuen Lukik Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa. Orduan sortutako pentsamenduak, ikuspuntuak eta iritziak jaso ditu, kronika moduan. Euskal kulturaren inguruko itaun ugari egiten ditu Urretxuko kazetariak: zer da euskal? zer diogu “gutaz” hitz egiten dogunean? zer da euskal identitatea? Euskal kulturaren diskurtsoaren inguruko gogoeta egiten du bere lanean.
Ikastaroan entzundakoak dira liburuko kapituluen abiapuntua, eta horiei, beste egile batzuek esandakoa gehitzen die Lukik. Makina bat idazle, artista eta pentsalariren ideiak batu ditu: Koldo Zuazo, Jorge Oteiza, Imanol Galfarsoro, Herbert Marcuse, Maialen Lujanbio, Enesto Laclaura, Slavoj Zizek eta Gabriel Aresti, besteak beste. Euskal Herriko zein kanpoko egileek esandakoak erabili ditu Lukik, lokala eta unibersalaren arteko zubia egin nahian.
Lanku argitaletxeak eta Mondragon Unibersidadeak elkarrekin argitaratu dute Euslandia. Liburua salgai dago www.lanku.com guneko denda digitalean, edo ohiko liburudendetan, 18 euroan.














