San Joan arbolak urtebeteko haurra harrapatu du Olaberrian, tantaia zutitzen ari zirenean gainera erorita
Olaberrian San Joan bezperan jarri ohi duten San Joan arbolak ezbeharra eragin zuen atzo arratsaldean. Tantaia zutitzen ari zirela, zuhaitz ipurdia oinarritik irten eta publiko artera erori zen. Urtebeteko mutikoa harrapatu zuen azpian. Buruan kolpea h...
Olaberrian San Joan bezperan jarri ohi duten San Joan arbolak ezbeharra eragin zuen atzo arratsaldean. Tantaia zutitzen ari zirela, zuhaitz ipurdia oinarritik irten eta publiko artera erori zen. Urtebeteko mutikoa harrapatu zuen azpian. Buruan kolpea hartu zuen, eta erietxera eraman behar izan zuten. Herriko jaiak hasteko lehenengoetariko ekitaldia zen tantaia zutitzea, 19:30ean.
Ezbeharra tantaia jartzerako unean gertatu zen. Plaza aldera etzanda ipintzen dute zuhaitza, eta udaletxe goialdetik tiraka jasotzen dute. Antza denez, zuhaitz-ipurdia lurreko kokalekutik —kono formako zuloan kokatzen dute— irten egin zen zutitzen ari zirenean. Elizaren eta Zezilionea ostatuaren artean bilduta zeuden ikusleen alderantz erori zen.
Kolpatu zuen haurra berehala artatu zuen Olaberrian bizi den mediku batek. Erietxera eraman zuten. Emakume bat ere zauritu zen, besoan kolpea hartuta.













