San Joan egunean, Olaberrian, haurrak jolasean eta adinekoak hamaiketakoan
Ekainak 24 gaur, San Joan zaindariaren festa-eguna ospatzen ari dira gaur Olaberrian, Goierriko eta Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala. Eguneko egitaraua meza entzunez hasi dute olaberritar askok. Ondoren frontoian elkartu dira, Udalak eskainitak...
Ekainak 24 gaur, San Joan zaindariaren festa-eguna ospatzen ari dira gaur Olaberrian, Goierriko eta Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala. Eguneko egitaraua meza entzunez hasi dute olaberritar askok. Ondoren frontoian elkartu dira, Udalak eskainitako eta Zezilione ostatuak zerbitzatutako hamaiketakoan ehunka lagun izan baitira.
Haurrek ere jolas parke handia dute gaur. Eguerdian bezala arratsaldean 15:30etik aurrera ere puzgarriak, eserikako bizikleten zirkuitua eta saltoka aritzeko ziburu erraldoia daude jarrita, ostatuaren aurrean.
Gaurko egitarauan beste juntadizo aipagarri bat 20:30ekoa izango da. Arkume txuletatxoak parrillan erreta jateko aukera izango da (helduena 10 euro da). Gauean, eguna bukatzeko, Pirotecnia Zaragozana etxearen su-festa izango da.













