San Joan jaiak ospatzen ari dira Seguran
Atzo arratsaldean jetsi zen elizako kanpandorretik jai giroz betetako pertza, eta suziria eta fideoak jaurtita, igande gauerdira arte festa egitea izango da segurar gehienen lana. Gaur San Joan eguna dute Seguran, eta ohiko prozesioarekin batera, herri-kirol saioa eta bertsolarien saioa egon dira eguerdian. Mozorrotuen eguna ere bada, eta eguerdirako batzuk eguneroko itxurak etxeak utzita agertu badira ere, arratsaldean mozorrotuko dira herritar gehienak. Bihar berriz, koloredun alkandorak jantzi eta koadrilen eguna ospatuko dute. Haurren eguna ere bihar izango da, eta danborradarena. Hauek dira, Segurako San Joan jaietako lehen irudiak:














