Seguran giro ederrean hasi dituzte San Joan festak
Atzo San Joan suaren bueltan dantzan ibili eta gero, giro ederrean hasi dituzte festak Seguran. Gaur ere, eguraldia lagun, jende ugari bildu da goiz eta eguerdi parteko ekitaldietan. 12:00etan, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantuan ari...
Atzo San Joan suaren bueltan dantzan ibili eta gero, giro ederrean hasi dituzte festak Seguran. Gaur ere, eguraldia lagun, jende ugari bildu da goiz eta eguerdi parteko ekitaldietan. 12:00etan, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantuan aritu dira, udaletxeko balkoitik. Segurako abesbatzak ere emanaldia egin du, eta bazkal aurretik, atari eta balkoi ederrenen sariak eta herriko kirolari txapeldunenak banatu dituzte. Herri kirol saioa ere izan da, plazan.
Arratsaldean, umeentzako disko festarekin jarraituko du festak. 18:00etan berriz, pilota partidak izango dira, Baratze pilotalekuan. Gaurko eguna bukatzeko, disko gaua izango da, DJ Xaiborrekin.













