Udako ordutegian kultur etxeko zerbitzuetan
Legazpiko kultur etxean udako ordutegiak abiarazi dituzte. Liburutegia, esaterako, 10:00etatik 14:00etara irekiko dute irailaren 10era arte, eta abuztuan ere irekita egongo da. KZ Gunea, aldiz, 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik eta tutorearekin. ...
Legazpiko kultur etxean udako ordutegiak abiarazi dituzte. Liburutegia, esaterako, 10:00etatik 14:00etara irekiko dute irailaren 10era arte, eta abuztuan ere irekita egongo da. KZ Gunea, aldiz, 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik eta tutorearekin. 13:00etatik 14:00etara tutorerik gabe irekiko ditu ateak. hau uztailean gertatuko da eta abuztuan ateak itxita izango ditu. Kultura saila, azkenik, 9:30etik 13:30era egongo da irekita uztailaren 1etik 22ra. Uztailaren 25etik 29ra, aldiz, 11:00ak arte egongo da zabalik, eta abuztuan, azkenik, itxi egingo dute. Oro har, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean kultur etxeko ateak itxita egongo dira arratsaldez.













