Idiazabal Gaztak bost kofrade berri izendatu ditu
Idiazabal Gaztaren Kofradiak 22. Kapitulua ospatu zuen atzo, Ordizian. Kofradia ezberdinetako ehun bat lagun bildu zituen ekitaldiak, Barrena Jauregian aurrena, eta herriko kaleetan ondoren. Eguerdi partean egindako ekitaldian, ohorezko kofrade berriak izendatu zituzten; urtean zehar bere lanbidean zeresana eman duten ordiziarrek edo Ordiziarekin eta Idiazabal Gaztarekin nolabaiteko harremana dutenek jasotzen dute sari hori. Ordiziako Nanoteknologia kongresua antolatu zuen Julian Gonzalez irakaslea, aurten Goya saria jaso duen Maria Reyes Arias zinemagilea, Ordiziako txirrindulari proba antolatzen duen Txapel Gorri elkartea, Larreako Txurtxil gaztandegia eta Ordiziako ferian astero izaten den Edurne Jauregi Baliarraingo nekazaria dira kofrade berriak. josetxo marin