Beasaingo Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren aitzakian, txiki geratu zen Bideluze plaza ostiral gauean. Plaza gainezka zela egin zuten sari banaketa. Gazteen mailan Loinazpeko ikasleek egindako lanak izan ziren epaimahikoen gustukoenak, lehe...
Idiazabal Gaztaren Kofradiak 22. Kapitulua ospatu zuen atzo, Ordizian. Kofradia ezberdinetako ehun bat lagun bildu zituen ekitaldiak, Barrena Jauregian aurrena, eta herriko kaleetan ondoren. Eguerdi partean egindako ekitaldian, ohorezko kofrade berriak izendatu zituzten; urtean zehar bere lanbidean zeresana eman duten ordiziarrek edo Ordiziarekin eta Idiazabal Gaztarekin nolabaiteko harremana dutenek jasotzen dute sari hori. Ordiziako Nanoteknologia kongresua antolatu zuen Julian Gonzalez irakaslea, aurten Goya saria jaso duen Maria Reyes Arias zinemagilea, Ordiziako txirrindulari proba antolatzen duen Txapel Gorri elkartea, Larreako Txurtxil gaztandegia eta Ordiziako ferian astero izaten den Edurne Jauregi Baliarraingo nekazaria dira kofrade berriak. josetxo marin
Zumarragan eta Urretxun, Areizaga- Kalebarren plazan izango da elkarretaratzea 19:00etan; Legazpin ordu berean da hitzordua Euskal Herria plazan.
Ordizia Rugby Elkartearen aldeko garagardo feria egin dute asteburuan. Egun horietako giroak lagunduta, jende ugari bildu da, garagardoa edan eta otorduren bat egiteko aitzakiarekin. Feriarekin batera, Ordizia Rugby elkarteak hainbat ekitaldi egin ditu...
Larunbatean egunean zehar herriko kaleak hutsik egin baziren ere, igandean jendez lepo izan ziren antolatuta zeuden ekintzak tarteko.
Nazioen Munduak aurretik iragarri zuen berebiziko garrantzia zuela larunbatean Larraitzen egin zuten Autodeterminazioa: gero eta argiago ekimena ondo ateratzeak. Eduki zuen erantzunarekin, aniztasunarekin eta partaidetzarekin —1.300 bat pertsona— helburua betetzat eman dute: erabakitze eskubidearen aldeko aldarria gizartearen luze-zabalera hedatzea, eta herritar xeheek mezua bere egitea. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen pertsona-taldeekin autodeterminazioaren aldeko irudi handiak zelaian osatzeko ideia gorpuzteak, zapatu goizean. Goierritarrak ziren gehienak, baita Tolosaldetik, Arrasate aldetik nahiz Ipar Euskal Herritik etorritako koadrilak eta lagunak ere. Milatik gora asko bertaratu zen mosaiko erraldoia osatzeko aletxoa jartzera. «Jende ezezaguna» nahi zuten antolatzaileek, norbanako anonimoak, eta egin nahi zituzten ikur, mezu eta irudi guztiak gauzatzea lortu zuten, kartulina koloredunak erabilita. Hogei edo hogeita hamar laguneko taldeetan bereizi zituzten herritarrak, baikoitzaren gidari artzain bana hartuta eta egitekoa zehaztuta. Urko Ruiz de Apodakak egin zituen speaker lanak, goiza girotuz eta mugimenduak koordinatzeko aginduak emanez. Hiru urratsetan mezu bakarra Zerutik urrutitik ikus zitekeen lehenengo irudiak Euskal Herriko mapa, goian Autodeterminazioa hitza letra larriz, eta gutunazal bat izan ziren. Behin hiru osagaiak zelaian zirela, eta ekimenari dinamismo berritzailea emanez, gutunazala maparen gainaldera mugitu zen; bien bitartean, mapa hautesontzi bihurtu zen, ehunka lagunen pausaje zehatzekin. Gutunazala (botoa) ontziaren barruan sartzearekin batera Selfdetermination ingelesezko hitz bilakatu [...]
Pasa den urteetan baino jende gehiago bildu da aurten Antion, eguraldi ona lagun eta Santa Isabel eguna larunbatarekin egokitu dela...
Uztailaren 10ean izango da egun osoko irteera, Euskal Herriko trikuharri ederrenetako bat ezagutzeko aukera emango du txangoak, besteak beste.