Oseake, etorri zitzaizuen en plan...
Hizketan ari garelarik, batez ere norbaitekin elkarrizketaren bat dugunean, badira hitz “berezi” batzuk maiz antzean esaten ditugunak eta ia “edozertarako” balio dutenak. Hizkuntza guztietan izaten dira eta izan ezean, sortu egiten dira (etengabe, gainera!). Izenburua irakurri baduzue, jakingo duzue, honezkero, zein hitzez ari garen, ezta?
Kontua da badirela hiztunak, ama hizkuntzakoak erabiltzeko ohiturarik ez dutelako edo, erdarara jotzen dutenak. Beharbada, hizkuntza “biziagoa” (“guay”agoa?) erabili nahian jokatuko dute horrela, baina ez dira konturatzen kalte besterik ez diotela egiten horrenbeste maite duten hizkuntzari.
Euskara, zoritxarrez, ez da salbuespena eta gaztelaniatik hartutakoak ez ditu gutxi (gaurko izenburuari erreparatu besterik ez duzue). Kontua da, beti ere ahalegintxoa eginez gero, horiek ere modu txukunagoan esatea badaukagula. Ikusi, bestela, gaurko bereziki asmatu dugun Benito artistaren eta entzuleen arteko elkarrizketa xelebrea…
EUSKARA “MAKARRONIKOA”
- ABER, lagunok!
- BENGA, denok barrura!
- BUENO, badakizue nor naizen, NO?
- KLARO, ez badakizue, PUES esan egin beharko!
- OSEAKE… ni ikustera etorri zarete?
- HOLA, Xilberio, zer moduz hago?
- AIBA, Manolo, hi ere hor al haiz?
- JODER, hi! LAHOSTIA izan duk gaur goizekoa!
- Bai, motel, ABER zer esaten duten gaueko PARTEan!
- HOMBRE, gauza handirik ez ditek esango!
- ENFIN, zer egingo zioagu…
- Hi, hasi hadi YA, KOJON!
- BALE, hasi egingo nauk, SINMAS!
- Hi, mutiko, mikrofonoa ekarri! ESKE eztarria…
- JODER, Benito, hasi hadi behingoz! Bestela, FUERA!
- Bai, HOMBRE, ESKE ez gaituk hona KIETO egotera etorri!
- DEAKUERDO, oraintxe hasiko nauk!
- Ikusiko duk, DEPUTAMADREKO ANBIENTEA jarriko diat!
- VAYA, VAYA! SI hemen dago Haritz KON LOS KOLEGIS…
- PUES, KLARO, zu bezala! NOTEJODE!
- Eta zure neska non LETXES dago?
- Etxean geratu da ikasten, PORKE bihar etsamina dauka
- OSEAKE… gaur lagunekin DE MARTXA!
- BUENO, bestela ere DA UN POKO berezi, e!
- HOMBRE, KIENMAS KIENMENOS, ia neska guztiak!
- TIO, NO TE PASES, denak ez! Batzuk joaten dira, bai, EN PLAN…*
- BUENO, eta zer moduz bestela?
- Ondo! Eta zu ere DEPUTAMADRE ikusten zaitut, CABRONAZO!
- JODER, Eneko, barrako mutila ez al da Johnny “Tximas”?
- Da tipo bat SUPERJATORRA, tio! Australiano!
- KOJON, PUES berarekin hitz egitera noa!
- BENGA, egongo gara! ADIOS!
EUSKARA TXUKUNA
- EUP, lagunok!
- EA, denok barrura!
- TIRA, badakizue nor naizen, EZTA?
- JAKINA, ez badakizue, BADA (BA) esan egin beharko!
- ORDUAN (BERAZ)… ni ikustera etorri zarete?
- AUPA (EUP, KAIXO), Xilberio, zer moduz hago?
- ENE (DEDIO), Manolo, hi ere hor al haiz?
- DEDIO, hi! MARKAKOA (IZUGARRIA) izan duk goizekoa!
- Bai, motel, EA zer esaten duten gaueko albistegian!
- TIRA, gauza handirik ez ditek esango!
- TIRA, zer egingo zioagu…
- Hi, hasi hadi BEHINGOZ, DEDIO!
- TIRA, hasi egingo nauk, BESTERIK GABE!
- Hi, mutiko, mikrofonoa ekarri! IZAN ERE, eztarria…
- Hi, Benito, hasi hadi behingoz! Bestela, KANPORA!
- Bai, GIZONA, ez gaituk hona GELDI egotera etorri!
- EDERKI (ONDO), oraintxe hasiko nauk!
- Ikusiko duk, PRIMERAKO (KRISTOREN) GIROA jarriko diat!
- KONTXO, KONTXO! Hemen DA ETA gure Haritz LAGUNARTEAN…
- BADA, NOSKI, zu bezala! HAU LARRUTARIA!
- Eta zure neska laguna non KRISTO da?
- Etxean geratu da ikasten, bihar azterketa izango DU ETA!
- BERAZ (ORDUAN), gaur lagunekin JO TA KE parrandan!
- TIRA, bestela ere berezi samarra da, e!
- HI, GEHIAGO EDO GUTXIAGO, ia neska guztiak!
- JESUS, GIZONA, denak ez!
- TIRA, eta zer moduz bestela?
- Ondo! Eta zu ere PRIMERAN ikusten zaitut, ALU HORI!
- DEDIO, Eneko, barrako mutila ez al da Johnny “Tximas”?
- OSO mutil JATORRA ( EZIN JATORRAGOA) da /duk! Australiarra!
- KONTXO, BADA berarekin hitz egitera noa!
- TIRA, egongo gara! AIO! HURRENA ARTE!
* “Joan ginen en plan…”, “etorri zitzaigun en plan…”. Jakingo bagenu “en plan” horrek zehatz-mehatz zer adierazten duen…