Beasainek eta Lazkaok egin dute mugaketa, baita Ezkio-Itsasok eta Gabiriak ere
Gipuzkoan duela hiru urtetik irekita zeuden lau mugarriketa txostenetatik bi —Goierriri zegozkionak— bukatutzat eman dituzte, mugarriak aitortzeko eta muga-lerroa onartzeko akta bateratuak sinatuta. Maiatzean burutu zuten egiteko hori Beasainek eta Lazkaok alde batetik, eta Gabiriak eta Ezkio-Itsasok bestetik. Beasaingo eta Lazkaoko udalbarrutien arteko mugaketa zehaztuta dago. Bi urteko azterketa prozesuaren ondoren, legealdiaren hondarrean sinatu zuten bi udaletako agintariek eta haiek izendatutako ordezkariek muga-lerroa zehazteko eta mugarriak onartzeko akta, maiatzaren 5ean. Bederatzi mugarrik bereizten dute bi udalerrien arteko muga, Ordiziarekiko hiruko harritik hasi eta Olaberriarekikoraino. Udal bakoitzak batzorde bana izendatu zuen 2009an, politikariek, teknikariek eta adituek nahiz gaiaz zekiten herritarrek osatuak. Foru Aldundiak egin ditu bitartekari eta ikuskari lanak. Urte hartako azaroaren 12an hasi ziren landa-ikuskapena egiten, Beasain, Lazkao eta Ordiziaren mugarrian, Galardigoenan. Gipuzkoan mugarriketa berriak egiteko lanetan, burutzeko falta ziren lau espedienteetatik bi Goierriri zegozkion. Lazkao-Beasainen kasuan, bederatzi mugarritatik bi falta ziren: 2.a, Lazkaoko hiltegi zaharraren parean —gaur egun eraitsia, bidegorriko lanengatik— zelaian goraxeago zegoen, eta gasbidea sartzeko garaian desagertu zen; eta 4. mugarria, CAFen eremuan, zentral elektrikoaren alboan. Horien kokagune zehatza bilatzeak arreta eskatu du. Akta zaharretatik eta agirietatik lortu dute batzordekideek kokapen zehatza topatzea. Hareharrizko bloke errektangular bana jarri dituzte, B eta L hizkiak zizelkatuta. Bi mugarri laguntzaile [...]
Gipuzkoan duela hiru urtetik irekita zeuden lau mugarriketa txostenetatik bi —Goierriri zegozkionak— bukatutzat eman dituzte, mugarriak aitortzeko eta muga-lerroa onartzeko akta bateratuak sinatuta. Maiatzean burutu zuten egiteko hori Beasainek eta Lazkaok alde batetik, eta Gabiriak eta Ezkio-Itsasok bestetik.
Beasaingo eta Lazkaoko udalbarrutien arteko mugaketa zehaztuta dago. Bi urteko azterketa prozesuaren ondoren, legealdiaren hondarrean sinatu zuten bi udaletako agintariek eta haiek izendatutako ordezkariek muga-lerroa zehazteko eta mugarriak onartzeko akta, maiatzaren 5ean.
Bederatzi mugarrik bereizten dute bi udalerrien arteko muga, Ordiziarekiko hiruko harritik hasi eta Olaberriarekikoraino. Udal bakoitzak batzorde bana izendatu zuen 2009an, politikariek, teknikariek eta adituek nahiz gaiaz zekiten herritarrek osatuak. Foru Aldundiak egin ditu bitartekari eta ikuskari lanak. Urte hartako azaroaren 12an hasi ziren landa-ikuskapena egiten, Beasain, Lazkao eta Ordiziaren mugarrian, Galardigoenan.
Gipuzkoan mugarriketa berriak egiteko lanetan, burutzeko falta ziren lau espedienteetatik bi Goierriri zegozkion. Lazkao-Beasainen kasuan, bederatzi mugarritatik bi falta ziren: 2.a, Lazkaoko hiltegi zaharraren parean —gaur egun eraitsia, bidegorriko lanengatik— zelaian goraxeago zegoen, eta gasbidea sartzeko garaian desagertu zen; eta 4. mugarria, CAFen eremuan, zentral elektrikoaren alboan.
Horien kokagune zehatza bilatzeak arreta eskatu du. Akta zaharretatik eta agirietatik lortu dute batzordekideek kokapen zehatza topatzea. Hareharrizko bloke errektangular bana jarri dituzte, B eta L hizkiak zizelkatuta.
Bi mugarri laguntzaile
Hiltegiaren goialdekoa berez mugarri laguntzailea da, Agauntza errekaren ardatza delako jatorrizko muga. Puntu horren perpendikularrean, lur finkoan, adierazten du laguntzaileak.
Egoera berbera gertatzen da Agauntza eta Oria errekek bat egiten duten lekuan. Berez bi ibaien ibilguen ardatzak ebakitzen diren puntua da mugarriketaren kokapena; uretatik kanpora, CAFeko frontoi alderantz espaloiaren gainean ezarri duten txapak betetzen du mugarri laguntzailearen egitekoa.
Oloondo izeneko parajean bukatzen da Beasain-Lazkao arteko muga-lerroa, Olaberriaren sailak hasten diren lekuan. Mugarri horren akta sinatzerakoan Olaberriko ordezkariak ez ziren ados azaldu, eta ez zuten mugarriketa akta sinatu. «Desadostasuna adierazi dute eta mugarri hau finkatzeko 1909an egin zen akta bat aipatzen dute», esaten du akta ofizialak. Mugalerroa zehazterakoan Espainiako Institutu Geografikoak 1942an egindako akta hartu dute oinarri, eta olaberritarren esanetan mende hasierako beste akta batek bertan behera utziko luke Oloondoko mugaren kokapenaren erabakia.
Hala ere, 1909ko dokumentu hori beste bi udalen eta Aldundiaren esku uzteko eskatu zitzaion arren Olaberriko Udalari, onartutako aktak ez du halakoren aipamenik egiten, eta Oloondoko mugarria aintzat hartzen du.
Nola Beasaingo, hala Lazkaoko udalbatzek onartu zuten akta.
EZKIO-ITSASO ETA GABIRIA ERE, MUGARRITUTA
Orain bost urte hasi zuten bi udalek mugaketa prozesua. Maiatzean onartu zuten Ezkio-Itsasoko eta Gabiriako udalek akta. Alegia eta Arrieta artean zazpi harrik zehazten dute
Ezkio-Itsaso eta Gabiria udalerriak bereizten dituen muga-lerroa onartu eta mugarriketa zehazteko prozesua maiatzean bukatu zuten bi udalerri horiek ere. 2006an ekin zioten mugaketa zehazteko lanari, eta maiatzaren 13an elkartu ziren Alegian eta Arrietan, zazpi mugarrietako lehena eta zazpigarrena dauden tokietan. Ondoren, maiatzaren 19an onartu zuen Gabiriako Udalbatzak osoko bilkuran, eta 20an Ezkio-Itsasokoak.
Erreferentzia bezala 1965ean egindako akta erabili dute, Espainiako Institutu Geografikoak egindakoa. Ezkio eta Itsaso herriak udalerri bakarrean elkartu ziren urtean berritu zuten azkeneko aldiz Gabiriarekiko muga-lerroa. Aurretik 1942an burututako mugarriekta akta zegoen indarrean.
Zazpi mugarri daude bi herrien arteko lerroan, Santa Lutzi errekaren bailaran. Tarte handi batean ibaiak berak egiten du mugarriketa funtzioa. Alegia auzoan dago lehenengo harria, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi bereizten dituena. Jauregi errekak eta Santa Lutzi errekak bat egiten duten tokian dago mugarri laguntzailea, zubiaren gainean.
Harri horren inguruan elkartu ziren maiatzean hiru herrietako ordezkariak. Ondoren, Arrieta izeneko parajean Zumarragako Udalekoak ere bai, hari ere badagokionez.
Ladilloa lerro bat gehienez
Udal erakunde bakoitzak bosna kideko batzorde bana osatu du, politikariek eta teknikariek osatua. Foru Aldundiak ere lau arduradun eta teknikari izendatu zituen.
Akta bateratua onartu eta sinatzeko ekitaldian launa ordezkarik parte hartu zuten, baita ingurua ezagutzen duten herritar batzuek ere. Erabakia indarrean sartua dago behin betiko izaeraz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ekainaren 24an argitaratu baitzuen Aldundiak agiria.
MUGARRIAK
BEASAIN-LAZKAO
1. mugarria. Galardigoenan. Ordiziaren mugarria ere bada. Paralelepipedo irregularra, 40 zentimetro altu eta luzera desberdineko sei alde ditu.
2. CAFen lurretan. Zentralaren alboan kokatu dute berria, lehengoa galdua zegoelako. Hareharrizko paralelepipedoa. 68 zm. altu, 25na zm-ko bi aurpegi, B eta L hizkiekin.
3. Agauntza eta Oria ibaien ibilguen ardatzen elkargunean. Seinale osagarria jarri dute perpendikularrean, lurrean. Altzairu herdoilgaitzezko plaka, zirkularra, 15 zm-ko diametroa.
4. Agauntza errekaren ardatza eta 5. mugarritik datorren lerroa elkartzen diren puntua. Seinale osagarria hareharrizko zedarri berria, lau angeluko paralelepipedoa. 68 zm altuan, 25 zm-ko aurpegiak. B eta L.
5. Ugarte izeneko lekuan. Kareharrizko lau angeluko paralelepipedoa. 52 zm altu, 17 eta 18 zm-ko aldeak. B eta L.
6. Egiederra izeneko lekuan. Kareharrizko paralelepipedoa, 65 zm altu, 18 eta 25 zm aldeak. B eta L hizkiak ditu.
7. Aierdigaina izeneko lekuan, bi zelaitxo banatzen dituen alanbre-hesiaren ertzean. Ez da aurkitu zedarririk, ez seinalerik.
8. Basaburu edo Aierdiko tontorra izeneko lekuan. Hareharrizko paralelepipedo angeluzuzena. 43 zm altu, 42 eta 28 zem-ko aldeak.
9. Oloondon. Olaberriak ere muga egiten du.
EZKIO-ITSASO — GABIRIA
1. mugarria. Alegian. Jauregi eta Santa Lutzi erreken bategitean. Hareharri paralelepipedo hirukia. Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko mugarria. G, O eta I (Itsaso) hizkiak. Zubian.
2. Upategin. Mugarri osagarria. Hareharrizkoa, paralelepipedo errektangularra. 40 zm altu, 25 eta 20 zm-ko aldeak.
3. Upategin, iparrrera. Hareharri paralelepipedoa. 60 zm altu, 24 eta 26 zm-ko aldeak.
4. Upategin. Hareharrizkoa, errektangularra. 38 zm altu, 15 eta 20 zm-ko aldeak. Gorosti batetik lau metrora.
5. Olatzabarren izeneko lekuan. Hareharrizko paralelepipedo laukia. 40 zm altu, 20ko aldeak.
6. Olatzabarrenen, ur isurialdeen banaketan. Hareharrizkoa, paralelelpipedo laukia. 70 zm altu, 25 aldez.
7. Arrietan. Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Zumarragako mugarria. G, Z eta E (Ezkio) hizkiak. Hareharri paralelepipedo hirukia.













