Salva Iriarte omendu dute Beasainek eta Realak
Aurrendenboraldiko lehen partida Beasaingo Loinatz futbol zelaian jokatu zuten larunbat arratsaldean Beasainek eta Realak. 2011-12 denboraldia prestatzeko estreinako saio ofiziala zuten, goierritarrek 3. Mailari begira eta Gipuzkoako taldeak 1. Mailan ...
Aurrendenboraldiko lehen partida Beasaingo Loinatz futbol zelaian jokatu zuten larunbat arratsaldean Beasainek eta Realak. 2011-12 denboraldia prestatzeko estreinako saio ofiziala zuten, goierritarrek 3. Mailari begira eta Gipuzkoako taldeak 1. Mailan segidako bigarren urtea buruan.
Reala izan zen jaun eta jabe. Phillipe Montanier frantziar entrenatzailearen lehen partida zen jendaurrean Realarekin. Baloia erabiltzeko eta joko irekia egiteko moldea eginarazi zien mutilei.
Lehen prestaketa-partida 0 eta 3 irabazi du Realak. Ifranek (14. minutuan) eta Agirretxek (58. eta 74. minutuetan) sartu zituzten golak. Beasainen aulkian Iker Lasa legorretar entrenatzailearen debuta izan zen. Mila lagun inguru bildu zen Loinatzen, festa giroan.
Hasi aurretik Salva Iriarte beasaindarrari oroigarri bana oparitu zieten Koldo Zaldua eta Jokin Aperribai presidenteek, eta ohorezko sakea egin zuen. Iriarte Beasainekin jubeniletan ari zela fitxatu zuen Realak, 16 urterekin. Sansetik igaro, 1976-77ko ligan, 24 urterekin, debutatu zuen lehen taldearekin. Gerora Realaren entrenatzailea ere izan zen.