Maizpide euskaltegiak antolatu due Udako 37. Ikastaroetako egitarauaren barruan, gaur gauean Txalo antzerki konpainiaren ikuskaria izango da, Lazkaoko plazan, 22:00etan. Baginaren bakarrizketak lana taularatuko dute, tartean Aitziber Garmendia aktore z...
Beasaingo Loinatz txirrindularitza probak heriotza sentitu baten oroimeneko izendapena hartu du aurten. Lasterketak 84. ekitaldia zuen igandean, eta Jon Lazkanoren omenezko lehena ere izan da. Orain gutxi hil da Loinatz elkarteko kide estimatua, eta gogoan izan dute antolatzaileek —bera ere urte askoan lanean ibilia zen—, txirrindulariek eta beasaindarrek. Omenaldia egin zioten Lazkanori, haren sendiari txalo zaparrada beroa eskainiz. Loinatz elkarteak honela gogoratu du taldekidea: «Jon, zauden lekuan zaudela ere, eskerrik asko zinen bezalakoa izateagatik, egin zenuenagatik eta erakutsi zenigunagatik. Baina, batez ere, gure lagun izateagatik». Kirol arloan, Jose Belda (Asfaltos Guerola) izan da ibilbidea erabat aldatuta jokatu den probaren irabazlea. Etapako 75 kilometro —148 ziren denera— ihesaldian bakar-bakarrik eginda helmugaratu zen valentziarra. Mandubiako errepidean egiten ari diren lanek behartuta, mendate klasiko hori kendu behar izan dute aurten; ordezko aukerak ere ikuskizunerako duin direla argi utzi zuen igandeko lasterketak. Ohi bezala, afizionatu mailan jokatu da, eliteko eta 23 urtepeko 158 txirrindularirekin eta Euskaldun txapelketarako baliagarri. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 21 taldek ekarri dituzte ordezkariak, profesionaletara jauzi egiteko hautagai ugari tartean. Goierri mendebalderaino Mandubia ibilbidetik kenduta, Atagoiti —bi aldiz—, Urkillaga, Gabiria, Lierni eta Olaberria gainditu behar izan zituzten txirrindulariek. Igande goiz euritsua izan zuten, eta ibilaro gora-beheratsua, baina ez zen [...]
Egun guztian: Txaranga eta haurrentzako puzgarriak. 10:30etan: Altzagarateko igoera. 12:00etan: Hamaiketakoa. 12:30ean: Euskal dantzak. 14:00etan: Bazkari herrikoia Kux Kux txarangarekin. 20:00etan: Sagardo dastaketa.
Uztailaren 20, 21, 26, 27 eta 28an egingo da ikastaroa Mikel Ibarzabal eta Miguke Zufiria ''Txufi''ren eskutik; aurten guztira bederatzi koadrilek...
Ikusi probako argazki galeria Ia hogeitabost orduz Gipuzkoako mendietan zehar ibili ondoren, Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du Ehunmiliak ultratraila. Guztira, 24 ordu eta 49 minutu behar izan ditu ibilbideko 167 kilometroak egiteko. Aurten ere helmugara iritsi den lehen emakumea Nerea Martinez izan da, 28 orduko denborarekin, eta iazko irabazle titulua berretsiz. Goierriko Bi Handiak probako irabazlea berriz, Zigor Iturrieta amorebietarra izan da. The North Face taldeko bizkaitarra zen faboritoa, eta 11 ordu eta 23 minutu behar izan zituen 88 kilometro egiteko. Ibilbide motzeko lehen emakumea Leire Ezpeleta izan zen, 16 ordu 56 minutuko denborarekin. Bi probetako lau irabazleek, iazko denborak hobetzea lortu zuten. Korrikalari goierritarrek ere emaitza oso onak lortu dituzte, eta bi korrikalarik podiumean egotea lortu dute. Iker Zurutuza idiazabaldarrak bigarren egin du G2H proban, eta Ezkio-Itsasoko Jaione Sasietak hirugarren amaitu du Ehunmiliak lasterketa. Zurutuzak, Luis Lasa hirugarren sailkatuarekin batera egin zuen ia ibilbide guztia. Aizkorrirako igoeran ordea, Iturrietak eta Lasak atzean utzi zuten idiazabaldarra. Azken kilometroetan ordea, Lasari nekeak erasotu zion eta aurre hartu zion Zurutuzak, helmugara bigarren postuan iritsiz. Halako proba batean parte hartzen zuen lehen aldia zen aurtengoa, eta oso pozik dago lortutako emaitzarekin: «Nire aurreneko ultra izan da eta bigarren postua lortzea Iturrietaren atzetik izugarrizko [...]
11:00. Hilerrian meza. 13:00. Herri kirolak. Egun guztian. Herriko argazki zaharren erakusketa.
Zaindariaren Santa Marina egunez, atzo bukatu ziren Aztiriko jaiak. Legazpi eta Gabiria arteko auzoan egitarau mardula garatu dute. Auzotarren arteko ospakizunekin ostiralean hasi —81 lagun elkartu ziren afaritan—, zapatuan Aztiriko Igoera berresku...
Aurrendenboraldiko lehen partida Beasaingo Loinatz futbol zelaian jokatu zuten larunbat arratsaldean Beasainek eta Realak. 2011-12 denboraldia prestatzeko estreinako saio ofiziala zuten, goierritarrek 3. Mailari begira eta Gipuzkoako taldeak 1. Mailan ...
Ekainaren amaieran iritsi ziren Goierri Garaira lehenengo haurrak, oraindik guztiak iritsi ez badira ere gehienak jada gure artean dira.
Txapelketa PCP eta pistoi modalitateetan jokatu zen; Conor McFlynn irlandarra eta Nick Murphy ingelesa gailendu ziren txapelketan, bakoitza bere modalitatean.