Boxeozaleen urteroko hitzordua ostiralean, Ordizian
Boxeoaren zaleek urteroko zita dute asteburuan. Izan ere, Boxing Ciclo Club elkarteak Ordizia Sutan jaialdia antolatu du ostiral gauerako. Aurten ere, jaialdi betea antolatu dute eta boxeolari profesional eta neo profesionalekin batera, kick boxing eta vale tudo erakustaldiak ere izango dituzte. Aurtengo berrikuntza, ordea, emakumeen arteko borrokaldia izango da. 23:00etan izango da, Beti Alai pilotalekuan. Aurtengo jaialdiak, boxeo lehia profesional bat, neo profesional mailako hiru, beste hiru kick boxing borrokaldi eta vale tudo erakustaldia izango ditu. Profesional mailan, Guga eta Nicky boxeolariak ariko dira. Guga Nathisvilli ezaguna da Ordizian, iazko jaialdian ere parte hartu baitzuen, artean ordea, neo profesional mailan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «borroka ikusgarria» eskaini zuen gainera. Georgiar jatorria badu ere, KO Verdun taldean ikasitakoa da. Parean Nikolai Nicky Zabalovsky izango du. Hau ere jatorriz ekialdekoa bada ere, Paco Buenoren eskolan hezitakoa da, Donostian. Ordizian egingo du debuta. Edizio honetako berrikuntza nagusia emakumeen arteko borroka izango da, Ordiziako jaialdian aurreneko aldiz, bi emakume ariko baitira aurrez aurre. Contact taldeko Ana Isabel Sordo eta Verdum elkarteko Lurdes Nuñez izango dira Ordizian. Kick boxingean berriz, Kuraia, Contact eta Talka elkarteetako lau boxeolari ariko dira. Vale tudoan, Mikel Kortes donostiarrak Jean Tourouch frantziarraren kontra jokatuko du. Sarrerak salgai daude Jaialdirako sarrerak dagoeneko [...]
Boxeoaren zaleek urteroko zita dute asteburuan. Izan ere, Boxing Ciclo Club elkarteak Ordizia Sutan jaialdia antolatu du ostiral gauerako. Aurten ere, jaialdi betea antolatu dute eta boxeolari profesional eta neo profesionalekin batera, kick boxing eta vale tudo erakustaldiak ere izango dituzte. Aurtengo berrikuntza, ordea, emakumeen arteko borrokaldia izango da. 23:00etan izango da, Beti Alai pilotalekuan.
Aurtengo jaialdiak, boxeo lehia profesional bat, neo profesional mailako hiru, beste hiru kick boxing borrokaldi eta vale tudo erakustaldia izango ditu. Profesional mailan, Guga eta Nicky boxeolariak ariko dira. Guga Nathisvilli ezaguna da Ordizian, iazko jaialdian ere parte hartu baitzuen, artean ordea, neo profesional mailan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «borroka ikusgarria» eskaini zuen gainera. Georgiar jatorria badu ere, KO Verdun taldean ikasitakoa da. Parean Nikolai Nicky Zabalovsky izango du. Hau ere jatorriz ekialdekoa bada ere, Paco Buenoren eskolan hezitakoa da, Donostian. Ordizian egingo du debuta.
Edizio honetako berrikuntza nagusia emakumeen arteko borroka izango da, Ordiziako jaialdian aurreneko aldiz, bi emakume ariko baitira aurrez aurre. Contact taldeko Ana Isabel Sordo eta Verdum elkarteko Lurdes Nuñez izango dira Ordizian.
Kick boxingean berriz, Kuraia, Contact eta Talka elkarteetako lau boxeolari ariko dira. Vale tudoan, Mikel Kortes donostiarrak Jean Tourouch frantziarraren kontra jokatuko du.
Sarrerak salgai daude
Jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude Olano tabernan. 15 eta 20 euroko txartelak atera dituzte. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da.
Bestalde, ostiraleko jaialdian parte hartuko duten boxeolari profesionalen pisaketa ekitaldia bihar egingo dute, 20:00etan, Ordiziako Boxing Ciclo Club elkartearen egoitzan.
BOXEO JAIALDIA
- Eguna. Ostirala, hilak 22.
- Ordua. 23:00etan.
- Tokia. Beti Alai pilotalekua.
BORROKALDIAK
Boxeo profesionala.
- Guga – Nicky.
Boxeo neo-profesionala.
- Ana I. Sordo – Lurdes Nuñez.
- Sandor Martin – Juanjo.
- Leo Berreaute – Sebastian.
Kick Boxing neo-pro.
- Aitor Vilariño – Endika Romero.
- Aratz Garmendia – Yerai Martinez.
MMA Pro: vale tudo.
- Mikel Kortes – Jean Tourouch.