Errugbi txapelketa herrikoia antolatu dute aurrenekoz
Ordizian errugbiaren inguruko zaletasuna urtez urte zabaltzen ari da. Orain arte partidak ikustera joan diren zaleek, zelaira atera eta jokatzeko aukera ere izango dute aurten, izan ere, Rugby Tokata txapelketa herrikoia antolatu dute aurreneko aldiz. ...
Ordizian errugbiaren inguruko zaletasuna urtez urte zabaltzen ari da. Orain arte partidak ikustera joan diren zaleek, zelaira atera eta jokatzeko aukera ere izango dute aurten, izan ere, Rugby Tokata txapelketa herrikoia antolatu dute aurreneko aldiz. Larunbat honetan jokatuko dute eta txapelketaz gain, joko bereziak, sari banaketa eta bazkaria izango dira, besteak beste.
Ordiziako errugbizale talde batek antolatu du Rugby Tokata txapelketa. Touch modalitatean oinarritzen da eta ez dago kontakturik jokalarien artean; horrenbestez, ezta plakaketarik ere. Horren ordez, aurkaria bi eskuekin ukituta kentzen zaio balioa. Modalitate horrekin zaleak jokatzera animatu nahi dituzte. Izan ere, errugbia kontaktu handiko kirola denez, zale askok atzera egiten dute jokatzeko aukera ematen zaienean. Toucha, ordea, zale guztientzako egokia dela diote antolatzaileek.
12 talde eta partida motzak
Larunbateko txapelketan gehienez 12 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak, 8-12 jokalari izango ditu. Ordu laurdeneko partidak jokatuko dituzte, bi zatitan banatuta. Baloia ezingo da hankarekin ukitu eta ez dago ez uztartzerik, ezta alboko sakerik ere.
Partidez gain, errugbiarekin lotutako beste joko batzuk ere egingo dituzte. Behin txapelketa bukatutakoan, hirugarren denboran, janaria eta edaria izango da parte hartzaile guztientzat.