Itsasondon jaiak irailaren 16tik 18ra ospatuko dituzte, abuztuan baita Andre Mari eguna ere
Herriko festa nagusiak abuztutik irailera aldatu zituztela urte batzuk badira Itsasondon. Iraileko hirugarren asteburua hornituko dute ekitaldiz, agorraren 16tik 18ra. Zaindariaren data ere ez dute ahaztu, ordea, eta Andre Mari egunerako ere prestatu d...
Herriko festa nagusiak abuztutik irailera aldatu zituztela urte batzuk badira Itsasondon. Iraileko hirugarren asteburua hornituko dute ekitaldiz, agorraren 16tik 18ra. Zaindariaren data ere ez dute ahaztu, ordea, eta Andre Mari egunerako ere prestatu dute festa, egun osorako.
Jai nagusiei dagokienez, ostiral arratsaldean haur jolasekin hasi eta igande iluntzean sagardo dastaketarekin amaitu arteko ordu gehienak bete dituzte. Irailaren 16an haur jolasak (16:30), Arama-Itsasondo futbol partida (19:30), pilota partidak, herri afaria (21:00), Ingo al deu? eta Egurra ta Kitto taldeen kontzertuak (23:00), eta goizaldean danborrada eta txokolate jana izango dira.
Larunbatean 10:00-13:00 tartean haurrentzat tailerrak jarriko dituzte; 13:00etan Beitira igoera, 14:30ean paella lehiaketa, 17:30ean jolasak, triki poteoa, 21:00etan ogitartekoak, gero play-back lehiaketa, eta 23:00etan kontzertuak. Mozorrotuta eguerdirako ateratzeko eskatu dute.
Azkenik, irailaren 18an, igandea, Altzagaratera bizikleta igoera (10:30), hamaiketakoa, dantza saioa (12:30), herri bazkaria (14:00) Kuxkuxtu txarangarekin, eta sagardo dastsaketa (20:00) daude.
Aurrez, abuztuaren 13an, jubilatuen afaria izango da. Andre Mari egunez, hilaren 15a, goiz eresia (09:00), hamaiketakoa (12:00), bertsolariak (12:30), toka (13:00), pilota (18:00) eta sagardo dastaketa (20:00) izango da Itsasondon.