Sao Pauloko metrorako 26 tren egingo ditu CAF-ek Brasilen duen lantegian
Beasaingo CAF enpresak San Pauloko metrorako (Brasil) 26 tren egiteko kontratua lortu du. Tren bakoitzak sei bagoi izango ditu, eta denak tren ekoizleak Brasilen, Hortolandian, duen lantegan egingo dituzte. Trenak 276 milioi euroren truke saldu ditu. ...
Beasaingo CAF enpresak San Pauloko metrorako (Brasil) 26 tren egiteko kontratua lortu du. Tren bakoitzak sei bagoi izango ditu, eta denak tren ekoizleak Brasilen, Hortolandian, duen lantegan egingo dituzte. Trenak 276 milioi euroren truke saldu ditu.
Lehen trenak 2013rako San Paoloko metroari eman beharko dizkio ekoizleak, eta gainerakoan 40 hilabeteko epean. Trenak Brasilgo hiriburuko lila koloreko bosgarren linean erabiliko dituzte. Lantegiko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, kontratu honi esker «CAF izango da Brasilgo tren ekoizlerik handiena». Sao Pauloko metroa 1974an inauguratu zuten, 60 estazio ditu eta 65 kilometrotan zehar ematen du zerbitzua.
Azken kontratu hau eskuratu aurretik ere, CAFek egindako hamazazpi trenek ematen dute zerbitzua Sao Pauloko metroan. Brasilgo hiribururako aldirietako trenak ere egin ditu, eta gaur egun beste batzuk ekoizten ari da.