Ilinti elkarteko txartela aurkeztu dute
Atzo goizean Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen erosketa txartela aurkeztu zuten. Herriko dendetan erosketak egiteko balioko du, eta bezeroei deskontuak eta puntuak ekarriko dizkie. Legazpiko udaletxean aurkeztu zuten txartela. Rafa Martin Ilintiko lehendakari ordeak esan zuenez, «oso proiektu garrantzitsua» da hau elkartearentzako. Txartelak herria merkatalgune batean bihurtzen lagunduko duela ere adierazi zuen, eta horri esker, Legazpiko komertzioek lehiakortasuna eta balio erantsia irabaziko dutela. Honekin batera, «bezeroen jarduna eskertzea eta erosleak saritzea» ere egitasmoaren helburuetariko bi dira. Erosketetarako txartela doakoa izango da bezeroentzako, eta dagoeneko eskuragai dago. Ipar Kutxak proiektuan lagundu duen arren, txartela erabiltzeko bezeroek ez dute banketxez aldatu beharko. Erosketak egitean puntuak bilduko dituzte, eta puntu hauek, aldi berean, erosketa baleak sortuko dituzte. Honez gain, deskontu eta sustapen kanpainak ere burutuko dituzte, eta txartelarekin erosketak hiru hilabeteko epean eta interesik gabe ordaindu ahalko dira. Txartela lortzeko bete beharreko inprimakia edozein dendetan edo ilinti.es webgunean eskuratu ahal izango da eta txartelak irailean hasiko dira funtzionatzen. Kepa Urzelai alkateak Ilinti elkartearen lana goraipatu zuen, eta Udala ere ildo horretan lan egiteko prest dagoela esan zuen. Modu honetan, «erosketa gune handien eta interneten alternatiba bat» sustatu beharra ere azpimarratu zuen, txartelak herrian erosketak egiten dituztenentzako «abantailak» ekarriko dituela gehituz. Legazpiko Ipar Kutxako zuzendari [...]
Atzo goizean Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen erosketa txartela aurkeztu zuten. Herriko dendetan erosketak egiteko balioko du, eta bezeroei deskontuak eta puntuak ekarriko dizkie.
Legazpiko udaletxean aurkeztu zuten txartela. Rafa Martin Ilintiko lehendakari ordeak esan zuenez, «oso proiektu garrantzitsua» da hau elkartearentzako. Txartelak herria merkatalgune batean bihurtzen lagunduko duela ere adierazi zuen, eta horri esker, Legazpiko komertzioek lehiakortasuna eta balio erantsia irabaziko dutela. Honekin batera, «bezeroen jarduna eskertzea eta erosleak saritzea» ere egitasmoaren helburuetariko bi dira.
Erosketetarako txartela doakoa izango da bezeroentzako, eta dagoeneko eskuragai dago. Ipar Kutxak proiektuan lagundu duen arren, txartela erabiltzeko bezeroek ez dute banketxez aldatu beharko.
Erosketak egitean puntuak bilduko dituzte, eta puntu hauek, aldi berean, erosketa baleak sortuko dituzte. Honez gain, deskontu eta sustapen kanpainak ere burutuko dituzte, eta txartelarekin erosketak hiru hilabeteko epean eta interesik gabe ordaindu ahalko dira.
Txartela lortzeko bete beharreko inprimakia edozein dendetan edo ilinti.es webgunean eskuratu ahal izango da eta txartelak irailean hasiko dira funtzionatzen.
Kepa Urzelai alkateak Ilinti elkartearen lana goraipatu zuen, eta Udala ere ildo horretan lan egiteko prest dagoela esan zuen. Modu honetan, «erosketa gune handien eta interneten alternatiba bat» sustatu beharra ere azpimarratu zuen, txartelak herrian erosketak egiten dituztenentzako «abantailak» ekarriko dituela gehituz.
Legazpiko Ipar Kutxako zuzendari Igor Baezek, bere aldetik, «txartela arrakastatsua» izango denaren ustea agertu zuen, eta euren banketxea egitasmoari bultzada emateko «hor egongo dela» ere gaineratu zuen. Informazio gehiago nahi duenak 943725216 telefonoan, Ilinti elkartearen kide diren dendetan edota elkartearen webgunean lor dezake.