Gabiriako aktoreek egindako film laburra bihar estreinatuko dute
Iritsi da gabiriarrek azaroan grabatu zuten film laburra ikusteko eguna. Orduan herriko toki askotan grabatutako sekuentziak batu eta pelikula nola geratu den bihar ikusi ahalko dute, estreinaldian, 22:30a aldera, plazan. Gazteen ekimenez egin da filma. Azken hilabeteetan pelikularen edizioa egiten eta beste eszena batzuk hartzen aritu dira. Lan horretan Alex Areizaga aritu da. Aritz Ormazabal ibili da kameralari eta diseinu lanetan, eta Haritz Berasategi arduratu da soinu teknikari zereginaz. Filmak apustu gosez bizi den herria irudikatzen du. Erronka, desafio eta apustuak azaltzen dira pelikulan, umorearekin uztartuta. Ikusleak barre egingo duela aurreratu dute egileek. Hala ere, amaieran parabola baten bidez zer pentsatua emango dio ikusleari. Jende aurrean aurkeztu ondoren, kopiak herritarren eskuragarri jartzeko asmoa dute egileek. Aurretik afaria Filma ikusi aurretik, gabiriarrek herri afaria egingo dute. Grabaketa eguneko oroitzapenak berritzeko garaia izango da afal ordua. Ondoren lana ikusteko unea etorriko da, norberak egindako aktore lana gogoratu eta barre egiteko. Filmaren atzetik, beste oroitzapen batzuk berritzeko irudi gehiago emango dituzte, duela urte batzutako festetako bideoa eta argazkiak, adibidez.
Iritsi da gabiriarrek azaroan grabatu zuten film laburra ikusteko eguna. Orduan herriko toki askotan grabatutako sekuentziak batu eta pelikula nola geratu den bihar ikusi ahalko dute, estreinaldian, 22:30a aldera, plazan. Gazteen ekimenez egin da filma.
Azken hilabeteetan pelikularen edizioa egiten eta beste eszena batzuk hartzen aritu dira. Lan horretan Alex Areizaga aritu da. Aritz Ormazabal ibili da kameralari eta diseinu lanetan, eta Haritz Berasategi arduratu da soinu teknikari zereginaz.
Filmak apustu gosez bizi den herria irudikatzen du. Erronka, desafio eta apustuak azaltzen dira pelikulan, umorearekin uztartuta. Ikusleak barre egingo duela aurreratu dute egileek. Hala ere, amaieran parabola baten bidez zer pentsatua emango dio ikusleari. Jende aurrean aurkeztu ondoren, kopiak herritarren eskuragarri jartzeko asmoa dute egileek.
Aurretik afaria
Filma ikusi aurretik, gabiriarrek herri afaria egingo dute. Grabaketa eguneko oroitzapenak berritzeko garaia izango da afal ordua. Ondoren lana ikusteko unea etorriko da, norberak egindako aktore lana gogoratu eta barre egiteko. Filmaren atzetik, beste oroitzapen batzuk berritzeko irudi gehiago emango dituzte, duela urte batzutako festetako bideoa eta argazkiak, adibidez.