Izagirre anaien lagun-taldea etapa ikustera joango da
Ormaiztegiko Izagirre Anaiak Jarraitzaile Taldeak datorren astelehenerako, uztailak 25, goiz pasa antolatu du. Ordiziako Klasika jokatuko da, eta ormaiztegiar txirrinduzaleek herrikideak animatzera joateko txangoa prestatu duela jakinarazi du. Oraingoz...
Ormaiztegiko Izagirre Anaiak Jarraitzaile Taldeak datorren astelehenerako, uztailak 25, goiz pasa antolatu du. Ordiziako Klasika jokatuko da, eta ormaiztegiar txirrinduzaleek herrikideak animatzera joateko txangoa prestatu duela jakinarazi du.
Oraingoz Izagirre anaietako gazteenaren parte-hartzea dago ziurtatuta. Jon Izagirre Ordiziako irteera-marran izango da, Euskaltel-Euskadi taldearekin lehenbiziko denboraldian. Gorka Izagirre, berriz, Frantziako Tourra korritzen ari da —igandean bukatuko da lasterketa—, baina antolatzaileek Ordizian izango den itxaropena azaldu dute aste honetan zehar.
Goierriko txirrindulari profesionalen artean, Jon Izagirrez gain, Caja Ruraleko Garikoitz Bravo lazkaotarra ere ariko da.
Hamarretarako Abaltzisketan
Ormaiztegiko jarraitzaileak Amezketatik Abaltzisketarako aldapan jarriko dira. Bost aldiz igaroko da tropela handik. Lasterketa 10:00etan hasiko da, eta lagun-artetik dei egin dute aurretik azaltzeko hara. Jan-edariak norberak eraman behar ditu.