Ordiziako presoen aldeko manifestazioa debekatzeko eskatu du PPk
Ordiziako jaien barruan, txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauan, manifestazioa deituta dago igande arratsalderako, Euskal presoak beraien eskubideen jabe lemapean. PP alderdiko Carlos Urquijo legebiltzarkideak, martxa hori debekatu dezala eskat...
Ordiziako jaien barruan, txosnek eta gaztetxeak antolatutako egitarauan, manifestazioa deituta dago igande arratsalderako, Euskal presoak beraien eskubideen jabe lemapean. PP alderdiko Carlos Urquijo legebiltzarkideak, martxa hori debekatu dezala eskatu dio Rodolfo Ares Barne Saileko arduradunari. Idatziz egindako eskaeran, “legeak ematen dituen instrumentu guztiak” erabil ditzala eskatzen dio, Ordiziako protesta “terrorismoa goraipatzeko ekitaldi bat” bihurtu ez dadin. Dignidad y Justicia abokatu elkarteak ere, ekitaldi hori debekatu dezala eskatu dio Auzitegi Nazionalari.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, terrorismoaren biktimen “legeak dionaren arabera” jokatuko duela azaldu zuen atzo, Idoia Mendia bozeramailearen ahotik. Komunikabideen galderei erantzunez, ekitaldi horren berririk ez zuela esan zuen, baina badakiela “biktimentzako iraingarriak diren horrelako ekitaldiak, terrorismoaren biktimen legearen izpirituaren kontrakoak” direla.