Ordizian gaur hasiko dituzte sei egun iraungo duten Santa Ana jaiak
Aurreko asteburuan motorrak berotzen hasi eta gero, bihartik aurrera ospatuko dituzte Santa Ana jaiak Ordizian. Tradiziozko ekitaldiak eta azken urteetan indarra hartu dutenak uztartzen ditu egitarauak. Besteak beste, danborrada, matutina eta santanazaleen esku-dantza izango dira datozen egunetako osagaiak. Aurtengo jaiek ekarriko duten berrikuntzetako bat, zezen plazaren kokapena da, aurten lekuz aldatuko baitute. San Bartolome auzoan egiten ari diren aparkalekuetarako berdindu duten orubea aprobetxatuko dute horretarako. Zezen plaza horretan, ekitaldi ugari izango dira, igandetik aurrera, El Albero zezenzale peñak antolatuta. Kuadrillen arteko VII. Bigantxa-Futbol Txapelketa egingo dute igandean. Astelehenean berriz, Trial Show-a izango da, hura ere, San Bartolomen. Asteartean bigantxak aterako dituzte eta asteazkenean ere futbol lehia izango da, baina junior mailakoa. Marotiasen omenezko proba Urte osoan bezala, festetan ere, kirol ekitaldiei garrantzia handia ematen zaie Ordizian. Hala, bi txirrindulari proba izango dituzte datozen egunetan. Sona handiena duena, asteleheneko Ordiziako Klasika bada ere, ez da bakarra. Bihar, Jose Ramon Marotiasen omenezko X. proba egingo dute. Erlojuaren kontrako taldekako Gipuzkoako txapelketa izango da jokoan, jubenil eta kadete mailan. Ordiziako Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proba berezia da; «urte osoan bakarra lehiatzen dute maila hauetako txirrindulariek». Kadete mailakoek, 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Gudarien etorbidetik abiatuta, Alegiaraino joan eta etorri egin beharko dute. [...]
Aurreko asteburuan motorrak berotzen hasi eta gero, bihartik aurrera ospatuko dituzte Santa Ana jaiak Ordizian. Tradiziozko ekitaldiak eta azken urteetan indarra hartu dutenak uztartzen ditu egitarauak. Besteak beste, danborrada, matutina eta santanazaleen esku-dantza izango dira datozen egunetako osagaiak.
Aurtengo jaiek ekarriko duten berrikuntzetako bat, zezen plazaren kokapena da, aurten lekuz aldatuko baitute. San Bartolome auzoan egiten ari diren aparkalekuetarako berdindu duten orubea aprobetxatuko dute horretarako. Zezen plaza horretan, ekitaldi ugari izango dira, igandetik aurrera, El Albero zezenzale peñak antolatuta. Kuadrillen arteko VII. Bigantxa-Futbol Txapelketa egingo dute igandean. Astelehenean berriz, Trial Show-a izango da, hura ere, San Bartolomen. Asteartean bigantxak aterako dituzte eta asteazkenean ere futbol lehia izango da, baina junior mailakoa.
Marotiasen omenezko proba
Urte osoan bezala, festetan ere, kirol ekitaldiei garrantzia handia ematen zaie Ordizian. Hala, bi txirrindulari proba izango dituzte datozen egunetan. Sona handiena duena, asteleheneko Ordiziako Klasika bada ere, ez da bakarra. Bihar, Jose Ramon Marotiasen omenezko X. proba egingo dute. Erlojuaren kontrako taldekako Gipuzkoako txapelketa izango da jokoan, jubenil eta kadete mailan. Ordiziako Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proba berezia da; «urte osoan bakarra lehiatzen dute maila hauetako txirrindulariek».
Kadete mailakoek, 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Gudarien etorbidetik abiatuta, Alegiaraino joan eta etorri egin beharko dute. Jubenilek berriz, 34 kilometroko proba izango dute eta Amezketaraino joan-etorria egingo dute. Caja Rural da proba irabazteko faboritoetako bat.
Danborrada eta matutina
Ordiziako Santa Ana jaien ekitaldirik esanguratsuenetako bat, matutina izaten da. Haren aurretik ordea, ohiko danborrada egingo dute igande gauean, Bustuntza auzotik abiatuta. Matutina berriz, astearte goizaldean izango da, toki beretik hasita.
Tradizioak agintzen duen beste ekitaldietako bat, santanazaleen esku-dantza da. Asteazkenean, jaien azkeneko egunean, iazko festetatik hona ezkondu diren 12 bikote aterako dira plazara. Soka-dantzarena, 1.509. urtetik egiten den ekitaldia da, tradizio handikoa, beraz. Aurten, aurresku lanak Mikel Iturriozek egingo ditu, eta atzeskua, Xabier Sarriegi izango da. Egun hori, kuadrillena ere bada; ordubatean egingo dute juntadizoa, eta goizaldera arte, ez da festa girorik faltako.
Kontzertuak eta ‘Maite zaituztegu’
eguna, txosna gunean
Ordiziako txosnek eta gaztetxeak antolatu duten egitarau alternatiboaren barruan, ekintza ugari izango dira bigarren asteburu honetan ere; kontzertuak eta presoen aldeko ‘Maite zaituztegu’ eguna egingo dituzte, besteak beste. Gaur gauean, La URSS talde espainiarrak eta Achtung! goierritarrek joko dute txosna gunean, 22:30etik aurrera. Bihar, ordu eta toki berean, Disturbio eta The Pardels taldeak ariko dira, goizaldera arte.
Iganderako berriz, Maite zaituztegu eguna antolatu dute. Eguerdian suziria bota eta triki-poteoa egingo dute. 14:30ean, bazkaria izango da eta segidan, erromeria giroa trikitilariek lagunduta. 19:30ean, ekitaldia eta manifestazioa egingo dituzte, Euskal presoak beraien eskubideen jabe lemapean.
EGITARAUA