Santiago Eguna ospatuko dute Igartzan astelehenean
Donejakue Bideen Lagunak elkarteak Beasainen ospatuko du aurten Santiago eguna, astelehenean. Hildako elkarteko kideen aldeko meza egingo dute 12:00etan, San Martinen. Handik Igartza Multzoa bisitatzera joango dira. Aranzadi Elkarteko Juantxo Agirre...
Donejakue Bideen Lagunak elkarteak Beasainen ospatuko du aurten Santiago eguna, astelehenean. Hildako elkarteko kideen aldeko meza egingo dute 12:00etan, San Martinen. Handik Igartza Multzoa bisitatzera joango dira. Aranzadi Elkarteko Juantxo Agirrek Igartzako jauregian eta inguruan egin dituzten berritze lanak nola joan diren azalduko die, eta gune osoa bisitatuko dute. Ondoren, Donejakue bideak Goierrin izan duen eraginaren inguruan hitzaldia egingo du Agirrek. Elkarteko kide guztiek bazkaria egingo dute Dolarea hotelean, eta arratsaldea libre izango dute herria eta inguruak bisitatzeko.
Asteazkenean hasita, Donejakue bideko barruko bidea ere egingo dute elkarteko kideek, Irunen hasi eta Zegamaraino. Asteazkenean, Irundik Santiago mendira joango dira; ostegunean Andoainera; ostiralean Tolosaraino; larunbatean, Beasainera; eta igandean Zegamara arteko zatia egingo dute. Tolosatik Beasainerako bidean, Ordizian geldialdia egingo dute, eta Zegaman festa. Handik, Arabarako bidea hartuko dute bidea egiten jarraitzeko.