Segurako Udalak batzordeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei
Segurako Udalak ekainaren 29an egindako udalaren osaketa plenoan eratu zituen batzordeak. Zinegotzi bakoitzak batzorde jakin batzuen ardura hartu zuen. Eluska Gerrikok Hirigintza eta Garapen Ekonomikoa batzordea gidatuko du. Ibai Telleriak Zerbitzu e...
Segurako Udalak ekainaren 29an egindako udalaren osaketa plenoan eratu zituen batzordeak. Zinegotzi bakoitzak batzorde jakin batzuen ardura hartu zuen. Eluska Gerrikok Hirigintza eta Garapen Ekonomikoa batzordea gidatuko du. Ibai Telleriak Zerbitzu eta Partzoneria, Idoia Lopetegik Ogasun eta Parekidetasun batzordeetan lan egingo du, Enetz Olanok Gazteak eta Kirol batzordeen ardura du eta Axier Alustizak Kultura, Euskara , Hezkuntza eta Demokrazia Parte Hartzailearen ardura.
Udaletik herritarrei batzorde horietan parte hartzeko deia egiten zaie. Izena emateko udaletxera deitu edo idatzi behar da.