Aizkorrin Barrena mendi martxarako ibilbideak ezagutarazi dituzte
zingizango.com• Aizkorrin Barrena mendi martxaren IV edizioa irailaren 25ean izango da aurten. Badira aste batzuk antolatzaileak lanean hasi zirela eta, dagoeneko, ibilbideak zehaztu dituzte. Ttipi-ttapa ibilbideak Tubobidea zeharkatuko du aldenik al...
zingizango.com•
Aizkorrin Barrena mendi martxaren IV edizioa irailaren 25ean izango da aurten. Badira aste batzuk antolatzaileak lanean hasi zirela eta, dagoeneko, ibilbideak zehaztu dituzte. Ttipi-ttapa ibilbideak Tubobidea zeharkatuko du aldenik alde, eta Zanpa-zanpa ibilbideak, berriz, aurten, Oñatiko udalerria bixitatuko du.
Kaxkarinho nekagaitzak, aurten ere, aurrerapen zoragarri bat prestatu du bere blogean. Bi ibilbide jarri ditu bertan erakusgai.
• Zanpa Zanpa:
31 km eta 1600m igoerakoa
Brinkola – Ollariaga – Jandoain – Aginaga- Aloña azpia – Duru – Artzanburu – Arriurdin – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola
• Ttipi Ttapa:
16 km eta 600m igoerakoa
Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola
Informazio gehiago nahi duenak: http://kxkmendiangora.blogspot.com/