Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburutzak Zeraingo Larraondoko zerrategia Kultura Ondare gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu da. Izendapena Zerainen urtetan zehar lan-eredu izan den auzolanaren ondorio gisa hartu dute zeraindarrek. XIX. mendearen azken hamarkadan eraiki zuten Larraondoko zerrategia Higinio eta Santiago Alustizak. Zerrategi honetan uraren indarra aprobetxatuz lan egin zuten 1960. urtera arte. Ordutik erreka bazterrean isilean egon da zerrategia bisitariak noiz etorriko zain. Zeraindarrak 80ko hamarkadan konturatu ziren herrian altxor ugari zituztela eta horiek berreskuratu egin behar zituztela. Batetik, herriaren nortasuanren isla zirelako, eta bestetik, herriarengandik jasotakoa herritarrei nahiz kanpotarrei erakutsi behar zitzaiela erabaki zelako. Larraondoko zerrategia bertako baserriko familiak eman zion Zeraingo Udalari 100 urteko epean zuen zesio baten bidez. Udalak zerrategia zaharberritu eta balioan jartzeaz gain, epe honetan mantenimendu lanak egiteko ardura hartu zuen eta bisitatu nahi zuen edozeinentzat eskuragarri jarri zuen. Mantentze, zaharberritze, eta balioan jartzeko lanek 8 hilabete iraun zuten. Garai batean zuen itsura mantentzen saiatu ziren zeraindarrak, ahalik eta aldaketa gutxien eginez. Eraikinaren egitura, aldaparoa, errekatxoaren bidea… lehengo eran mantendu ziren. Lan horiek egiteko erabilitako materiala ere bertakoa edo ingurukoa da. Zeraingo Turismo Bulegoak zerrategia bisitatzeko aukera eskaintzen du. Horrexegatik, bertaratu nahi duen edonork asteburu ta jai egunero eguerdiko 12etan, Zeraingo Turismo [...]
Legazpiko nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzuak udako ekintzen balorazio “oso arrakastatsua” egin du. 8 ekintza burutu dituzte azken lauhilekoan: Arcachon Aquaparkera irteera, Graffiti tailerra, hondartzara irteera, futbito txapalketa, 16...
zingizango.com• Aizkorrin Barrena mendi martxaren IV edizioa irailaren 25ean izango da aurten. Badira aste batzuk antolatzaileak lanean hasi zirela eta, dagoeneko, ibilbideak zehaztu dituzte. Ttipi-ttapa ibilbideak Tubobidea zeharkatuko du aldenik al...
ZU Kantari taldeak antolatuta, Euskal Herriko kantu talde ezberdinak bilduko dira Urretxun eta Zumarragan iganden honetan, Iparragirreren heriotzaren 130. urteurrenaren harira.
Irribarre elkarteak Ramadanaren amaiera ospatu du arratsaldean, gaur amaitzen baita. Beasaingo musulmandarrek antolautako festa da, eta 20:30ean hasiko da, Loinazko San Martin plazan. Festan, janari mota ezberdinak dastatuko dituzte, eta nahi duten her...
Legazpiko eta Zumarragako judo elkarteek ikasturte berriari ekin diote aste honetan. Legazpin asteartean eta ostegunetan egingo dituzte saioak, 17:30ean eta 18:30ean umeekin eta 19:30ean helduekin. Helduekin zapatuetan ere bilduko dira 11:00etan. Z...
Bihar, Donostian egingo da AHTren aurkako ekitaldia; komunikabideetan Ezkio-Itsason egingo den geltokiaren gaineko informazioa zabaldu da hain justu egun hauetan.