Ramadanaren amaiera ospatuko dute arratsaldean
Irribarre elkarteak Ramadanaren amaiera ospatu du arratsaldean, gaur amaitzen baita. Beasaingo musulmandarrek antolautako festa da, eta 20:30ean hasiko da, Loinazko San Martin plazan. Festan, janari mota ezberdinak dastatuko dituzte, eta nahi duten her...
Irribarre elkarteak Ramadanaren amaiera ospatu du arratsaldean, gaur amaitzen baita. Beasaingo musulmandarrek antolautako festa da, eta 20:30ean hasiko da, Loinazko San Martin plazan.
Festan, janari mota ezberdinak dastatuko dituzte, eta nahi duten herritar guztiek ere izango dute aukera, jaia eta ohitura herri guztira zabaldu nahi baitute. Marokon ohikoak diren gozoak, tea, Senegalgo edari tipikoak… ere probatu ahalko dira, eta herrialde ezberdinetako musika ere entzun ahalko da.