Zeraingo Larraondo zerrategia Kultur Ondare Monumentu izendatu dute
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburutzak Zeraingo Larraondoko zerrategia Kultura Ondare gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu da. Izendapena Zerainen urtetan zehar lan-eredu izan den auzolanaren ondorio gisa hartu dute zeraindarrek. XIX. mendearen azken hamarkadan eraiki zuten Larraondoko zerrategia Higinio eta Santiago Alustizak. Zerrategi honetan uraren indarra aprobetxatuz lan egin zuten 1960. urtera arte. Ordutik erreka bazterrean isilean egon da zerrategia bisitariak noiz etorriko zain. Zeraindarrak 80ko hamarkadan konturatu ziren herrian altxor ugari zituztela eta horiek berreskuratu egin behar zituztela. Batetik, herriaren nortasuanren isla zirelako, eta bestetik, herriarengandik jasotakoa herritarrei nahiz kanpotarrei erakutsi behar zitzaiela erabaki zelako. Larraondoko zerrategia bertako baserriko familiak eman zion Zeraingo Udalari 100 urteko epean zuen zesio baten bidez. Udalak zerrategia zaharberritu eta balioan jartzeaz gain, epe honetan mantenimendu lanak egiteko ardura hartu zuen eta bisitatu nahi zuen edozeinentzat eskuragarri jarri zuen. Mantentze, zaharberritze, eta balioan jartzeko lanek 8 hilabete iraun zuten. Garai batean zuen itsura mantentzen saiatu ziren zeraindarrak, ahalik eta aldaketa gutxien eginez. Eraikinaren egitura, aldaparoa, errekatxoaren bidea… lehengo eran mantendu ziren. Lan horiek egiteko erabilitako materiala ere bertakoa edo ingurukoa da. Zeraingo Turismo Bulegoak zerrategia bisitatzeko aukera eskaintzen du. Horrexegatik, bertaratu nahi duen edonork asteburu ta jai egunero eguerdiko 12etan, Zeraingo Turismo [...]
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburutzak Zeraingo Larraondoko zerrategia Kultura Ondare gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu da. Izendapena Zerainen urtetan zehar lan-eredu izan den auzolanaren ondorio gisa hartu dute zeraindarrek.
XIX. mendearen azken hamarkadan eraiki zuten Larraondoko zerrategia Higinio eta Santiago Alustizak. Zerrategi honetan uraren indarra aprobetxatuz lan egin zuten 1960. urtera arte. Ordutik erreka bazterrean isilean egon da zerrategia bisitariak noiz etorriko zain.
Zeraindarrak 80ko hamarkadan konturatu ziren herrian altxor ugari zituztela eta horiek berreskuratu egin behar zituztela. Batetik, herriaren nortasuanren isla zirelako, eta bestetik, herriarengandik jasotakoa herritarrei nahiz kanpotarrei erakutsi behar zitzaiela erabaki zelako.
Larraondoko zerrategia bertako baserriko familiak eman zion Zeraingo Udalari 100 urteko epean zuen zesio baten bidez. Udalak zerrategia zaharberritu eta balioan jartzeaz gain, epe honetan mantenimendu lanak egiteko ardura hartu zuen eta bisitatu nahi zuen edozeinentzat eskuragarri jarri zuen.
Mantentze, zaharberritze, eta balioan jartzeko lanek 8 hilabete iraun zuten. Garai batean zuen itsura mantentzen saiatu ziren zeraindarrak, ahalik eta aldaketa gutxien eginez. Eraikinaren egitura, aldaparoa, errekatxoaren bidea… lehengo eran mantendu ziren. Lan horiek egiteko erabilitako materiala ere bertakoa edo ingurukoa da.
Zeraingo Turismo Bulegoak zerrategia bisitatzeko aukera eskaintzen du. Horrexegatik, bertaratu nahi duen edonork asteburu ta jai egunero eguerdiko 12etan, Zeraingo Turismo Bulegora gerturatu besterik ez du, gainontzeko eguntan aurrez hitzordua eskatuta eskaintzen dira bisitak.
Zeraingo herritarren auzolanaren ondorioz eraberritu eta mantendu da Larraondoko zerrategia. Auzolana da, era berean, ondare pribatu bat herritarren esku jartzea eta bisitatu nahi duen orori erakustea ere. Azken batean, Zerainen denbora askoan oinarri izan den auzolanari esker jaso du Zeraingo Larraondoko zerrategiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburutzak emandako Kultur Ondare Monumentu izendapena.













