Espainiako Vuelta, hiru hamarkadaren ondoren Goierrin
Espainiako Vuelta txirrindulari itzuliaren 66. edizioko azken aurreko etapa, Bilbo-Gasteiz, Goierritik igaro da. Hiru hamarkada atzera egin beharra dago proba horrek azkeneko aldiz Goierriko lurrak noiz zapaldu zituen gogoratzeko. Hego Euskal Herrian azken aldiz (atzoko Noja-Bilbo etapara arte) orain dela 17 urte izan zen Vuelta, 1994n Iruñean bukatu baitzen etapa bat. Gipuzkoan, azkena 1978ko maiatzean.
Goierri Garaian barrena igaro da gaur, 15:00ak minutu gutxi pasatxoan, Vuelta. Urretxu eta Zumarragako udal barrutietatik joan da lasterketa, nahiz eta herri barrura sartu ez. Aizpurutxotik barrena Urretxu-Zumarragako saihesbidean gainditu dute herrigunea; Eitzagako tuneletik aurreraxeago saihesbidea utzi, eskuinera, eta Eitzagako errotondatik Deskargako mendaterantz jo dute.
Hogeita sei txirrindulariko tropeltxoa iritsi da lasterketaren buru. Tropel mardulena bi minutu baino lehen. Eitzaga gaineko bidegurutzean ikusle asko bildu da, Zumarraga-Urretxuko jendeaz gain Goierriko herri askotatik etorriak. Txaloka animatu dituzte txirrindulariak, orokorrean. Txistuak ere entzun dira tarteka, lasterketako ekiporen baten autoaren pasaeran.
Aldarrikapena ere presente izan da Eitzagan. “Nazio bat gara. Independentzia” eta “Hau ez da Espainia” pankartak zabaldu dituzte, baita euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko kartelak eta Espainiako bandera ezabatuta zutenak ere. Ertzain ugari egon da Eitzagan.
Espainiako Vuelta Goierrin 70eko hamarkadan izan zen. 1975eko maiatzaren 11n, adibidez, Beasainen bukatu zen etapa bat, azken egunean, 19. etaparen lehen sektorea (errepidekoa). Julien Stevens belgikarrak irabazi zuen, eta lider Txomin Perurena zen. Arratsaldeko sektorean, ordea, Perurenak lidertza galdu zuen, Donostian jokatutako erlojupekoan. Agustin Tamamesek aurre hartu zion sailkapenean, eta Vuelta 14. segundoren aldearekin irabazi zion.
Joxe Nazabal zaldibiarrak ere (KAS-Campagnolo) etapa bat irabazi zuen, Vuelta Euskal Herrian ibili zen azkenetako aldietan. 1977ko maiatzaren 14an, 18. etapa irabazi zuen Nazabalek: Bilbo-Miranda Ebro. 76an sailkapen orokorrean hirugarren bukatu zuen Vuelta zaldibiarrak.