Isabara irteera antolatu du Izadi-Zaleak elkarteak
Izadi-Zaleak mendi elkarteak deituta urriaren 8an eta 9an irteera egingo dute Legazpin. Isabako eta Zurizako inguruetara joango dira. Izena eman nahi duenak mendi elkartetik igaro beharko du astearteetan edo ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Irailare...
Izadi-Zaleak mendi elkarteak deituta urriaren 8an eta 9an irteera egingo dute Legazpin. Isabako eta Zurizako inguruetara joango dira. Izena eman nahi duenak mendi elkartetik igaro beharko du astearteetan edo ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Irailaren 29an itxiko dute horretarako epea eta gutxi-gora-behera 60 euro ordaindu beharko dira.