Hiru kontzertu egun izango ditu aurten Jazpana Fest! jaialdiak
Urriko azken asteburuan egingo dute aurten ere Jazpana Fest! jaialdia Beasainen. Urriaren 28tik 31ra izango da ruralismo posmodernoaren festa, eta azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz, eta hirugarren urteurrena ospatzeko asmotan, antolatzaileek hiru kontzertu egun antolatu dituzte aurtengorako. Jaialdiko egitaraua zehazten ari dira oraindik, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko hamalau taldek onartu dute jaialdian airtzeko gonbita. El Columpio Asesino, Ainara Legardon, Atom Rhumba, Guadalupe Plata, Los Kiti Phantoms, Willis Drummond, La Celula Durmiente, Grises, Continuo Renacer, Fiachras, Los Teleplasticos, The Nekrobabies, Lost Chords eta Cuarto de Hora dira aurtengo Jazpana Fest!-en egongo diren taldeetako batzuk. Orain arte bezala, kontzertuez gain, bestelako ekintzarik ere egongo da urriko azken asteburuan. Urriaren 28an, ostirala, hasiko da jaialdiaren inguruko argazki rallya, eta kontzertuez gain, Guitar Hero lehiaketa ere orduan egingo dute. Larunbatean, urriaren 29an, 3×3 saskibaloi txapelketa egingo dute, eta hurrengo egunean, skate txapelketa. Azken egunean film laburren emanaldia egingo dute, eta ondoren Jazpanaokea. Orduan bukatuko da argazki rallya, eta egunero, kontzertuen ondoren, dj-ak arituko dira festa gunean. Ekintza guztiak Bernedoeneako aparkalekuan jarriko dituzten karpetan egingo dituzte. Skate txepelketa, ordea, Gernika pasealekuko pilotalekuan izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Boluntarioen bilera bihar da Txapelketen eta argazki rallyaren oinarriak, jaialdiari buruzko gainerako informazioa eta bertan parte [...]
Urriko azken asteburuan egingo dute aurten ere Jazpana Fest! jaialdia Beasainen. Urriaren 28tik 31ra izango da ruralismo posmodernoaren festa, eta azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz, eta hirugarren urteurrena ospatzeko asmotan, antolatzaileek hiru kontzertu egun antolatu dituzte aurtengorako.
Jaialdiko egitaraua zehazten ari dira oraindik, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko hamalau taldek onartu dute jaialdian airtzeko gonbita. El Columpio Asesino, Ainara Legardon, Atom Rhumba, Guadalupe Plata, Los Kiti Phantoms, Willis Drummond, La Celula Durmiente, Grises, Continuo Renacer, Fiachras, Los Teleplasticos, The Nekrobabies, Lost Chords eta Cuarto de Hora dira aurtengo Jazpana Fest!-en egongo diren taldeetako batzuk.
Orain arte bezala, kontzertuez gain, bestelako ekintzarik ere egongo da urriko azken asteburuan. Urriaren 28an, ostirala, hasiko da jaialdiaren inguruko argazki rallya, eta kontzertuez gain, Guitar Hero lehiaketa ere orduan egingo dute. Larunbatean, urriaren 29an, 3×3 saskibaloi txapelketa egingo dute, eta hurrengo egunean, skate txapelketa.
Azken egunean film laburren emanaldia egingo dute, eta ondoren Jazpanaokea. Orduan bukatuko da argazki rallya, eta egunero, kontzertuen ondoren, dj-ak arituko dira festa gunean. Ekintza guztiak Bernedoeneako aparkalekuan jarriko dituzten karpetan egingo dituzte. Skate txepelketa, ordea, Gernika pasealekuko pilotalekuan izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Boluntarioen bilera bihar da
Txapelketen eta argazki rallyaren oinarriak, jaialdiari buruzko gainerako informazioa eta bertan parte hartuko duten taldeen inguruko gora-beherak, www.jazpana.com helbidean kontsultatu ahalko dira. Facebook eta Twiter sare sozialen bidez ere zabalduko dute informazioa.
Jazpana jaialdiak irauten duen hiru egunetan zehar boluntario lanak egiten ariko direnekin bilera bihar arratsaldean egingo dute antolatzaileek. Bilera udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Antolatzaileek boluntario kopuruaren arabera antolatuko dituzte eginkizunak.