Gaintzako herri afarirako txartelak ostiralera arte eros daitezke
Gaintzan, San Migel jaien barruan, urriaren 1ean sagardo dastaketa eta afaria egingo dute, larunbatean 20:30etik aurrera, Armendariz pilotalekuan. Entsalada, oilaskoa eta azkenburukoak jarriko dituzte afaritarako, 13 euroan (14 urte arteko haurrena 6 e...
Gaintzan, San Migel jaien barruan, urriaren 1ean sagardo dastaketa eta afaria egingo dute, larunbatean 20:30etik aurrera, Armendariz pilotalekuan. Entsalada, oilaskoa eta azkenburukoak jarriko dituzte afaritarako, 13 euroan (14 urte arteko haurrena 6 euro). Txartelak aurretik erosi behar dira, udaletxean, etzi bitarte, 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Txartelik ez dutenek, eta afaltzeko lekurik balego, 25 euro ordainduko dute, egunean.