G Puntuaren geltoki bat, Lazkao
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenen faseak Lazkaon igaroko du erdibidea, igandean. Koska horretako zazpi saioetatik laugarrena jokatuko da, 17:30ean, Areria kulturgunean, sei bertsolarirekin. Asteburuko bi saioetan —larunbatean Eibarren da— goierritar banak kantatuko dute, Nerea Elustondo legazpiarrak zapatuan, eta Iban Urdangarin ataundarrak igandean. Biak udaberriko fasetik sailkatuta iritsi dira; Elustondo 14. geratu zen, Urdangarin 22. Lazkaokoa G Puntua lehiaketak Goierrin izango duen hirugarren geltokia da, Gabirian eta Zumarragan izan ondoren. Gerorako Idiazabal geratuko da, urriaren 30ean, final-laurdenetan. Honako sei bertsolariak jardungo dira Areriako oholtzan: Iban Urdangarin, Unai Muñoa, Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso, Beñat Iguaran eta Adur Gorostidi. Muñoak lehenbiziko saioa du, 2007ko txapelketan finalaurrekoetara iritsi izanak eman baitio txartela. Gainontzekoek galbahea gainditu dute. Adur Gorostidi larraiztarraren kasuan, lehen faseko sailkapenean 33. geratu zen —32 pasa ziren aurrera—. Eneritz Artzallusek ezingo du aritu, ordea, atzerrira joan delako, eta haren hutsunea beteko du Gorostidik. Sarrerak, aurrez ere salgai Lazkaoko saioa entzutera Areriara joateko sarrerak aurretik eros litezke, txapelketaren webgunean (gpuntua.com edo betsosarrerak.eu). Bertsozale Elkarteko bazkideek 5 euro ordiandu behar dute, 18 urtetik beherakoek 3 euro, eta gainontzekoek 8 euro. Final zortzirenetako saio guztietarako dira prezio horiek. Finalera bitarteko saio guztietarako balio duen bonua ere atera dute. Lazkaoko saioa Irati Arrieta lazkaotarrak aurkeztuko du. [...]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenen faseak Lazkaon igaroko du erdibidea, igandean. Koska horretako zazpi saioetatik laugarrena jokatuko da, 17:30ean, Areria kulturgunean, sei bertsolarirekin.
Asteburuko bi saioetan —larunbatean Eibarren da— goierritar banak kantatuko dute, Nerea Elustondo legazpiarrak zapatuan, eta Iban Urdangarin ataundarrak igandean. Biak udaberriko fasetik sailkatuta iritsi dira; Elustondo 14. geratu zen, Urdangarin 22.
Lazkaokoa G Puntua lehiaketak Goierrin izango duen hirugarren geltokia da, Gabirian eta Zumarragan izan ondoren. Gerorako Idiazabal geratuko da, urriaren 30ean, final-laurdenetan.
Honako sei bertsolariak jardungo dira Areriako oholtzan: Iban Urdangarin, Unai Muñoa, Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso, Beñat Iguaran eta Adur Gorostidi. Muñoak lehenbiziko saioa du, 2007ko txapelketan finalaurrekoetara iritsi izanak eman baitio txartela. Gainontzekoek galbahea gainditu dute.
Adur Gorostidi larraiztarraren kasuan, lehen faseko sailkapenean 33. geratu zen —32 pasa ziren aurrera—. Eneritz Artzallusek ezingo du aritu, ordea, atzerrira joan delako, eta haren hutsunea beteko du Gorostidik.
Sarrerak, aurrez ere salgai
Lazkaoko saioa entzutera Areriara joateko sarrerak aurretik eros litezke, txapelketaren webgunean (gpuntua.com edo betsosarrerak.eu). Bertsozale Elkarteko bazkideek 5 euro ordiandu behar dute, 18 urtetik beherakoek 3 euro, eta gainontzekoek 8 euro. Final zortzirenetako saio guztietarako dira prezio horiek. Finalera bitarteko saio guztietarako balio duen bonua ere atera dute.
Lazkaoko saioa Irati Arrieta lazkaotarrak aurkeztuko du. Bertsozalea da, eta aurten hasi da txapelketako gai jartzaile taldean parte hartzen.














