Araman kultur astea ospatzen ari dira
Aste osoan kulturari, gastronomiari, kirolari eta aisiari lotutako ekitaldiak ari dira garatzen Araman. Kultur Astea dute, astelehenean hasi zena eta igandera arte ekitaldi ugari eskainiko dituena; batzuk berritzaileak dira. Berritasunetako bat Aramako...
Aste osoan kulturari, gastronomiari, kirolari eta aisiari lotutako ekitaldiak ari dira garatzen Araman. Kultur Astea dute, astelehenean hasi zena eta igandera arte ekitaldi ugari eskainiko dituena; batzuk berritzaileak dira.
Berritasunetako bat Aramako I. Sagardo Txapelketa da. Larunbatean 20:30etik aurrera egingo dute, kultur etxean, afari-meriendarekin lagunduta. Partaideak mota bereko zortzi botila aurkeztu behar ditu, izena aurrez Aramako tabernan emanda. Botilako 1,25 euro ordainduko zaio, eta aramarrek soilik parte har dezakete. Afarian dastatuko dituzte.
Gainontzean, herenegun herrian barrenako ibilbideen seinalizazioa landu zuten, auzolanean. Igandean izango da horiek ikusteko aukera, San Joan iturrira ibilaldia egingo baitute, 10:00etan. Hamaiketakoa, norbere gain.
Gaur pintxo lehiaketa egingo dute, 18:00etatik aurrera, Arrikutz elkartean.Bihar Bizitza izarren artean ikus-entzunezkoa dago, 19:00etan, kultur etxean. Larunbatean pilota partidak jokatuko dira, 17:00etan.













