Itsasondoko Gaztelekuan bihar hasiko dute ikasturtea eta argazki sariketa
Udako oporren ondoren, bihar irekiko dute atzera Itsasondoko Gaztelekua. Aurrerantzean astero ostiraletan erabili ahalko dute 11 urtetik 17ra bitarteko haurrek eta gazteek, 17:00-20:00 tartean. Kurtsoko lehen ekimena ere prestatu dute. Udako argazkien ...
Udako oporren ondoren, bihar irekiko dute atzera Itsasondoko Gaztelekua. Aurrerantzean astero ostiraletan erabili ahalko dute 11 urtetik 17ra bitarteko haurrek eta gazteek, 17:00-20:00 tartean.
Kurtsoko lehen ekimena ere prestatu dute. Udako argazkien lehiaketa antolatu dute Gaztelekuko partaideek. Nerabeek parte har dezakete. Argazki sorta (gehienez hiru erretratu) irailaren 30erako aurkeztu behar da, eta urriaren 7an emango dute saria: argazki kamera.













