Larunbatean irteera egingo dute mutiloarrek
Urteroko ohiturari jarraituz, larunbatean, goizeko bederatzietan Mutiloako autobus geltokitik irten eta egunpasa egiteko asmoa dute mutiloarrek. Goiz partean Oiartzungo Arditurri meatzuloak ikusiko dituzte. Oiartzunen bertan bazkalduko dute, eta guzt...
Urteroko ohiturari jarraituz, larunbatean, goizeko bederatzietan Mutiloako autobus geltokitik irten eta egunpasa egiteko asmoa dute mutiloarrek. Goiz partean Oiartzungo Arditurri meatzuloak ikusiko dituzte. Oiartzunen bertan bazkalduko dute, eta guztien artean erabakiko dute arratsaldean nora joan. Iluntzean itzuliko dira etxera. Jubilatuek eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute irteera horretan.













