San Migel egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dute gaurko eta biharko, Ormaiztegin
San Migel eguna irailaren 29a da, baina ormaiztegiarrek aurreratu egin dituzte ospakizunak. Gaurko eta biharko ekitaldi sorta antolatu dute, eta beraz herriko haurrek, gazteek zein helduek ez dute aspertzeko aukerarik izango. Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera III. Sasi Pelota txapelketaren finalak jokatuko dituzte Zubipe kiroldegian, eta bihar ere kirol proba batekin emando diote hasiera egitarauari, mendi bizikleta proba egingo baitute herrian zehar osatutako ibilbidean. Izena 9:30etatik aurrera eman ahal izango da udaletxe azpian. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 10 euro. Maixune etxearen ondotik irtengo dira goizeko hamarretan. Proba Ormaiztegin, Idiazabalgo Urbizu auzoan, Mutiloako Lierni auzoan eta Gabiriako mendietan zehar jokatuko dute. Helduek 23 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta gaztetxoek berriz, 20 kilometrokoa. Proba bukatu eta gero, parte-hartzaileei gosaria zerbitzatuko diete eta kirol materiala ere zozkatuko dute antolatzaileek. Bestalde, bizikletak garbitzeko aukera izango dute kirolariek. Harrikalari lehiaketa Eguerdiko hamabietan hasita XX. San Migel Toka txapelketa egingo dute Ormaiztegiko plazan. Irabazleak garaikurra eta arkumea etxeratuko ditu. Bigarrenari garaikurra eta legatza emango dizkiote. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egingo dute Berjaldegi zelaian. 2.080 gramoko harria zeinek urrutirago bota egongo da jokuan. Irabazleak garaikurra eskuratuko du eta harriaren pisua txuletatan, eta bigarrenak garaikurrak eta harriaren pisua odolkitan. Arratsaldera bitartean etenalditxo [...]
San Migel eguna irailaren 29a da, baina ormaiztegiarrek aurreratu egin dituzte ospakizunak. Gaurko eta biharko ekitaldi sorta antolatu dute, eta beraz herriko haurrek, gazteek zein helduek ez dute aspertzeko aukerarik izango.
Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera III. Sasi Pelota txapelketaren finalak jokatuko dituzte Zubipe kiroldegian, eta bihar ere kirol proba batekin emando diote hasiera egitarauari, mendi bizikleta proba egingo baitute herrian zehar osatutako ibilbidean. Izena 9:30etatik aurrera eman ahal izango da udaletxe azpian. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 10 euro.
Maixune etxearen ondotik irtengo dira goizeko hamarretan. Proba Ormaiztegin, Idiazabalgo Urbizu auzoan, Mutiloako Lierni auzoan eta Gabiriako mendietan zehar jokatuko dute. Helduek 23 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta gaztetxoek berriz, 20 kilometrokoa. Proba bukatu eta gero, parte-hartzaileei gosaria zerbitzatuko diete eta kirol materiala ere zozkatuko dute antolatzaileek. Bestalde, bizikletak garbitzeko aukera izango dute kirolariek.
Harrikalari lehiaketa
Eguerdiko hamabietan hasita XX. San Migel Toka txapelketa egingo dute Ormaiztegiko plazan. Irabazleak garaikurra eta arkumea etxeratuko ditu. Bigarrenari garaikurra eta legatza emango dizkiote. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egingo dute Berjaldegi zelaian. 2.080 gramoko harria zeinek urrutirago bota egongo da jokuan. Irabazleak garaikurra eskuratuko du eta harriaren pisua txuletatan, eta bigarrenak garaikurrak eta harriaren pisua odolkitan.
Arratsaldera bitartean etenalditxo bat egingo dute jendeak bazkaldu dezan, eta 16:00etatik aurrera XXI. San Migel Mus Txapelketa egingo dute eliz atarian. Izena 16:30ak bitartean eman ahal izango da eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Bikote irabazleak txapela, garaikurra eta afaria eskuratuko ditu, eta bigarrena garaikurra, gazta eta ardo kaxa jasota etxeratuko da.
Arratsaldean, 16:30etik aurrera haurrek hainbat jokutan ibiltzeko aukera izango dute udaletxe ondoko plazan. Eta ondoren txokolate jana egingo dute Guraso Elkarteak antolatuta.
Txokolate janaren ondoren, patata tortilla lehiaketari ekingo diote. Aurtengoa jada antolatzen duten bosgarren aldia da. Gehienez hamar bikotek parte hartu ahal izango dute. Patata tortilla egin ahal izateko beharrezko zartagiak eta osagarriak bertan banatuko dituzte. Tortillarik onena egiten duen bikoteak mantalak eta bi lagunentzako afari baterako txartela jasoko ditu.
Gauean, herri afaria
Iluntzean 20:15ak aldera kupela irekiko dute, nahi duenak ardoa edan dezan, eta 21:00etan garai bateko ohitura berreskuratuz afari herrikoia egingo dute plazan. Sarrerako jakiak (odolkia eta txorixo egosia) eta edaria udalak jarriko ditu. Gainerako jakiak berriz, norberak bereak eraman beharko ditu. Nahi duenak bertan prestatu ahal izango du afaria udalak parrillak jarriko baititu horretarako. Ormaiztegiko udaletxetik jakitera eman dutenez ondoren musika jarriko dute giroa alaitzeko, eta nahi duenak parranda egin ahal izango du. Asko izango dira, urtero bezala, goizaldean erretiratuko direnak.













