Usain goxoaren deia
Garai hau aproposa da urteko tomate, piper eta gainerako barazki soberakinen kontserbak egiteko. Begi bistakoa da gizartearen egungo eguneroko martxa ikusita, ez dela garai batean bezain beste denbora sukaldean pasatzen, are gutxiago kontserbak egiteko lanetan. Hala ere, bada oraindik lan horiei gustoz heldu eta egindako erreserba urtean zehar biziki preziatzen duenik, bereziki egindako tomateena eta piperrena. Etxeko lana errazte aldera, eta bezeroak erakartzeko, Jose Luis Amatrian Segurarrak, bere asteroko postuan, piparrak erretzeari ekin zion atzo, eta baita asmatu ere. Horretarako propio den danbolin moduko tresnan erretzen zituen; «hauek Mendabiako piperrak dira, pikillo, piko eta najerano motakoak, aldiro hiru kilo erretzen ditut eta 5 minutu nahikoa». Jendeak barra-barra erosten zuen, baita hurrengo asterako enkargatu ere. Freskoan pisatutako piper kilo errea, 1,65 euroan saltzen zuen. Jose Luisek gurasoen lanbidearen erreleboa hartu du. Oraindik aita Benantzio lagun izaten du baina dagoeneko bera da azokaz azoka ibiltzeaz gain, Ordiziako fruta dendaren arduradun. Sarri esan izan dugun moduan urtaroen iragana oroitarazteko aproposa gertatzen da baratzegintza. Adibidetzat, atzo, udazkenean sartu orduko, udaberrian jateko prest egongo diren udaberriko tipulen landareak salgai ziren, 3 euroan ehuneko sorta. Baita Treviso motako urazak ere. Sagar eta udare nahasketa ‘Nahasi’ izena ez omen da euskalduna, baina hala hautatu izan balute ezin [...]
Garai hau aproposa da urteko tomate, piper eta gainerako barazki soberakinen kontserbak egiteko. Begi bistakoa da gizartearen egungo eguneroko martxa ikusita, ez dela garai batean bezain beste denbora sukaldean pasatzen, are gutxiago kontserbak egiteko lanetan. Hala ere, bada oraindik lan horiei gustoz heldu eta egindako erreserba urtean zehar biziki preziatzen duenik, bereziki egindako tomateena eta piperrena. Etxeko lana errazte aldera, eta bezeroak erakartzeko, Jose Luis Amatrian Segurarrak, bere asteroko postuan, piparrak erretzeari ekin zion atzo, eta baita asmatu ere. Horretarako propio den danbolin moduko tresnan erretzen zituen; «hauek Mendabiako piperrak dira, pikillo, piko eta najerano motakoak, aldiro hiru kilo erretzen ditut eta 5 minutu nahikoa». Jendeak barra-barra erosten zuen, baita hurrengo asterako enkargatu ere. Freskoan pisatutako piper kilo errea, 1,65 euroan saltzen zuen. Jose Luisek gurasoen lanbidearen erreleboa hartu du. Oraindik aita Benantzio lagun izaten du baina dagoeneko bera da azokaz azoka ibiltzeaz gain, Ordiziako fruta dendaren arduradun.
Sarri esan izan dugun moduan urtaroen iragana oroitarazteko aproposa gertatzen da baratzegintza. Adibidetzat, atzo, udazkenean sartu orduko, udaberrian jateko prest egongo diren udaberriko tipulen landareak salgai ziren, 3 euroan ehuneko sorta. Baita Treviso motako urazak ere.
Sagar eta udare nahasketa
‘Nahasi’ izena ez omen da euskalduna, baina hala hautatu izan balute ezin aproposagoa jarri. Izan ere udare eta sagar nahasketak sortutakoa da nahasi izeneko fruta; Ordizian Idiazabalgo Kalbariokoak aukeran daude, 2 euroan kiloa.














