Bideluzen eta Lazkaibarren festak ospatuko dituzte asteburuan
Beasaingo Arana-Bideluze eta Lazkaibar auzoetan, festak ospatuko dituzte asteburuan. Bideluzen bihar hasiko dira festak, eta igandera arte luzatuko dira. Lazkaibarren, berriz, larunbatean eta igandean ospatuko dituzte jaiak. Buruhandi eta txistularien irteerak emango die hasiera bihar, 18:00etan, Arana-Bideluzeko festei. Ondoren txokolate beroa eta gailetak banatuko dizkiete auzoko haurrei, eta 20:00etan, disko festa hasiko da Bideluze plazan. Larunbatean baxoerdi-edate herrikoia egingo dute, eta eguerdian, Arana kalean elkartuko dira bizilagunak, bazkari herrikoia egiteko. Iluntzean, 20:00ak inguruan, karaokea hasiko da, eta gauerdian kontzertua egingo du Los Olvidados taldeak Bideluze plazan. Igande eguerdian erretiratuentzako toka txapelketa egingo dute Zaldizurreta plazan, eta ondoren baxoerdi-edate herrikoia. Bideluze plazan, haurrentzako herri kirol saioa antolatu dute eguerdirako, eta arratsaldean Kortxea doktorearen abenturak ikuskizuna ikusi ahal izango dute, 18:30etik aurrera. Trafikoa moztuko dute Udaletik jakinarazi dutenez, bihartik igandera bitartean, Arana kalea eta Bideluze plaza ibilgailuentzako itxita egongo da, eta bihar goizeko 09:00etatik aurrera Arana kalean aparkatzea debekatuta egongo da. Eskarneko jaiak Lazkaibarren Lazkaibar auzoan Eskarneko Andre Mariaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Arangoiti egoitzara bisita eginez hasiko dituzte festak etzi arratsaldean. Egoitzan dauden auzotarrekin elkartu eta arratsaldea beraiekin igaroko dute. Poteo herrikoia egingo dute handik bueltan, 20:00ak inguruan hasita, eta ondoren, afari-merienda Ezkiaga auzoko Beti-Bizi elkartean. Zaindariaren eguna bihar izango bada [...]
Beasaingo Arana-Bideluze eta Lazkaibar auzoetan, festak ospatuko dituzte asteburuan. Bideluzen bihar hasiko dira festak, eta igandera arte luzatuko dira. Lazkaibarren, berriz, larunbatean eta igandean ospatuko dituzte jaiak.
Buruhandi eta txistularien irteerak emango die hasiera bihar, 18:00etan, Arana-Bideluzeko festei. Ondoren txokolate beroa eta gailetak banatuko dizkiete auzoko haurrei, eta 20:00etan, disko festa hasiko da Bideluze plazan.
Larunbatean baxoerdi-edate herrikoia egingo dute, eta eguerdian, Arana kalean elkartuko dira bizilagunak, bazkari herrikoia egiteko.
Iluntzean, 20:00ak inguruan, karaokea hasiko da, eta gauerdian kontzertua egingo du Los Olvidados taldeak Bideluze plazan. Igande eguerdian erretiratuentzako toka txapelketa egingo dute Zaldizurreta plazan, eta ondoren baxoerdi-edate herrikoia. Bideluze plazan, haurrentzako herri kirol saioa antolatu dute eguerdirako, eta arratsaldean Kortxea doktorearen abenturak ikuskizuna ikusi ahal izango dute, 18:30etik aurrera.
Trafikoa moztuko dute
Udaletik jakinarazi dutenez, bihartik igandera bitartean, Arana kalea eta Bideluze plaza ibilgailuentzako itxita egongo da, eta bihar goizeko 09:00etatik aurrera Arana kalean aparkatzea debekatuta egongo da.
Eskarneko jaiak Lazkaibarren
Lazkaibar auzoan Eskarneko Andre Mariaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Arangoiti egoitzara bisita eginez hasiko dituzte festak etzi arratsaldean. Egoitzan dauden auzotarrekin elkartu eta arratsaldea beraiekin igaroko dute. Poteo herrikoia egingo dute handik bueltan, 20:00ak inguruan hasita, eta ondoren, afari-merienda Ezkiaga auzoko Beti-Bizi elkartean.
Zaindariaren eguna bihar izango bada ere, auzoko jai egun nagusia igandea izango da. Suziri jaurtiketarekin hasiko dute eguna, eta 12:00etan Andre Maria Zeruratuaren parrokian egingo duten auzotarren aldeko mezara joango dira. Handik bueltan senidetasun bazkaria egingo dute.













