Erreka Eguna ospatuko dute larunbatean Legazpin
Larunbat goizean Erreka Eguna ospatuko dute Legazpin. 11:00etan Euskal Herria plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta talde txikietan banatuta, Legazpiko errekak garbitzeari ekingo diote, 13:00ak bitartean. Ordu horretan plazan bilduko dira berrir...
Larunbat goizean Erreka Eguna ospatuko dute Legazpin. 11:00etan Euskal Herria plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta talde txikietan banatuta, Legazpiko errekak garbitzeari ekingo diote, 13:00ak bitartean. Ordu horretan plazan bilduko dira berriro eta jasotako hondakinak pisatu ondoren, hamaiketakoa egingo dute musikaz alaiturik. Oraingoz 120 lagunek eman dute izena. Iaz 100 pertsonek 900 kilo zabor jaso zituzten.













