Etxaniz eta Zaldua oroituko dituzte igandean
Jose Mari Etxanizen senideak eta lagunak Irimon elkartuko dira igandean, bere heriotzaren 26. urtemugan. Gauza bera egingo dute Jose Mari Zalduaren senideek Izazpin. Irimon 10:00etan elkartuko dira eta Izazpin, berriz, 11:00etan. Zaldua hil zela urtebete bete zen atzo. 13:00etan guztiak Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan batuko dira.













